Ni gizaki oso bat naiz. Nire begietatik begiratzen dut. Nire kokagunetik begiratzen dut. Nire ingurura begiratzen dut eta pornografia ikusi nahi dut nonnahi. Gizaki askeek bero jartzen naute. Ez arroparik gabeko gizakiak, gizaki biluziak baizik. Beldurrez beteak. Beraien muga eta harresietan zirrikituak irekitzeko prest dauden gizaki guzti horiek jartzen naute bero. Nire harresietan zirrikituak irekitzeko gai direnak. Iraultza barne iraultzarik gabe ulertzen ez duten gizakiak pornografikoak dira. Porno militantea familia nuklearraren kontrako ekintza zuzena da. Edertasunaren berdefinizioa bultzatuko duena. Aurredefiziorik gabe, kaduzitate datarik gabe. Gorputzeetatik haratago doan definizio iraultzailea. Esperimentazioan oinarritutakoa. Unean uneko maitasunez. Jabetza pribaturik gabe. Presarik gabe. Aurredefinitutako helbururik gabe.
----------------------------------------
norbaitek idatzi nahiko balit formulario gabe, hontarako dudan mail-a ameslari.suizida()gmail.com da