Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Kategoria: musika

viva la grasia de mi andalusia

luther_blissett 16/11/2009 @ 12:18

carlos cano adoratzen det, benetan brutala iruditzen zait, ironiaren maitalea abesti askotan, eta herriaren espresioak erabiltzen jendea aktibatzeko. andaluziarekiko atxikimendu berezia dut, agian txikitako oroitzapenengatik, agian besterik gabe, tango-flamenco-fado trioko zati bat hangoa delako, baina carlos cano benetan emozionantea da neretzako.

intuitzen detenez askorentzako ezezaguna izango dela gehienean, abesti kañeroenen konpilazio bat egingo dizuet. ondo kokatu garaia, gaur egun jendea da hona, europara, datorrena, baina garai ez oso urrun batean, andaluziarrak modu basatian deslekutuak izatera behartuak izan ziren, "viva la gracia de andalucia, con pasaporte de emigracion" carlos canoren hitzetan. folklorismoak, manolo escobar eta sevillanak saldu, ta bertakoak alde egitera behartu bizi ahal izateko.

- tango de las madres locas

- la murga de los currelantes (que vuelvan pronto los emigrantes!)

- viva la grasia

- sevillanas de chamberi

- proclamacion de la copla

- sin ti no puedo vivir

- el milagro del palmar

- la especulación

system failure

luther_blissett 09/11/2009 @ 17:52

batzutan halakoak gertatzen dira, ta azken asteburuan bertsolaritzaren espresio kontzentratu jendetsuenean eman da. jakingo duzuenez, semifinalen lehen fasea ari gara bizitzen, baina flashback bat egin behar dut.

final laurdenetako azken saiotik bueltan ginela, kotxean eztabaida antzeko animatu bat izan genuen euskal kultura zela eta etzela. gehienean esan daiteke nik eta beste batek akaparatu genuela atentzio gehien. nere postura blog hau ikusita nahiko erraza izango zaizue asmatzen, gai rekurrentea baita, ta bestearena ba bueno, ofizialista-edo dei diezaiokeguna.

orain gatozen bueltan azken astebukaera hontara, saioetara joan ez baina entzuten saiatu zaretenek jakingo duzue gatazkatsua izan dela, egun batean argia joan eta bestean info7k arazoak izan baitzituen. kasualidadez, hor zebiltzan bergaran larrabetzu.orgeko kideak grabatzen eta koskakoek izan zuten gasteizekoa grabatzeko aukera.

kultura, jabetza eta berriro eztabaida. espainiar kolonialismoaren irrati telebistak txungoak izateaz gain esaten dutenean, ez du materiala liberatzeko ohitura oso errotua, eta gainera larrabetzu.orgen salatu dutenez eurena ez den materiala erabili arren ez omen dute aitortzarik egin, materialak duen copyleft lizentziak norena den (kasu hontan nork grabatu eta eskegi duen) aitortzea badakar ere.

eta honekin denarekin eztabaida piztu zitekeela-eta (interesgarria izango zena nere ustetan) honako hauxe idatzi dute.

durangoko azokan musikherriak bere standean jarri ohi duen musika deskargatzeko aukerarekin eta holako kasualidade ta zorioneko gertakariekin eztabaidan sakontze bidean joan gaitezke, ia zer dakarkigun denborak.

paradoxa

luther_blissett 11/10/2009 @ 19:03

blogek izenak dituzte, ta hau "hartua" da. aurreneko postean komentatzen nun ametsenenea musikherriarekin lotua zela, ta jakina da musikherria euskal herri eta gazte mugimenduari loturik dagoela. ta beraz, baita errepresioa jasaten duen pertsona masa zabalari. nere blogak hoien influentzia basatia du, paradoxikoa dena da orain izena eman zidatenei zuzentzen natzaiela (beste hainbat eta hainbaten artean) da.

hastear den astean, hispanitatearen ("arrazaren" edo kolonialismoaren legitimazio mingarriaren eguna bezala ere ezagutua) egunaren ostean, madril aldean euskal herritar gazte eta antolatuak epaitzen hasiko dira zantzutegian, gogoratzen dudan sarekada bortitzena izan denaren lehendabiziko epaiketan.

animo peña! munduko maitasun guztia ipotxen lurraldetik!

ta ez ahaztu... ez etsi, gogor eutsi behar da beti!

i wanna be (in) your vlog

luther_blissett 08/10/2009 @ 19:01

bizitzaren gauzek egun gutxian youtubeko bideo asko ikustera eraman naute, gehienak bideoblogetakoak, batzuek vlog deituak, ta hortik (ta aski ezaguna den abesti batetik) dator gaurkoaren titulua.

kontua da dibertsio hutsezko asko badago ere (adorablea da ssshrimpy delakoa abesten entzutea), gauza interesgarriak ez direla gutxi, ta jarri naiz pentsatzen zenbat molatu zezakeen holako zerbait egiteak gure toke bereiztuarekin (askapen sexuala, absurdo bortitzena, teknologia, politika, kutrerioa, esperimentazioa, terapia...), ta noski, gure hizkuntzan.

gero ohartu naiz nere hombre-proyecto izaeraren oinarrira joan naizela, nere proiektu ideal eta inoiz gauzatuko ez direnetara, mundua aldatzearekin amestera naramaten baina soilik ametsetan geratzen diren proiektuetara, horrenbeste karakterizatzen nautenak, zen askok egiten dizkidate komentarioak zentzu horretan.

baina nere proiektu (oraingoz?) gauzatugabe ta eszentrikoenarekin gertatu zen interneten ideia jarri ta sekulako zurrunbiloa sortu zela (eitbren ia adar guztietatik saiatu ziren kontaktatzen! baina nik soilik komunikabide libreetan espresatu nituen iritziak, nahiko modu kaskarrean, baina denetik ikasten da) batzui eskemak hautsi ta euren lanketa propioak egiten hasteko punturaino.

ba ea honek ere bide berdina jarraitzen duen!

dum-dum, dum-dum, dum-dum...

arramazka(k)

ameslari_suizida 26/09/2009 @ 03:08

doala aurretik, duela ez asko esan nuen bezala,jende honek egiten duen ia edozeren fana naizela gehiegi pentsatu gabe.

gaur, etxetik ateratzean planeatua nuenaren aurka, ordizian izan naiz, arramazka taldearen lehen kontzertua ikusten. atzo aita etorri zitzaidan talde honen cdarekin (lagun batek eman zion neretzako) ta emozioz gainezka hartu nuen lehen notak entzutean biderkatu zen emozioa. guapoa da, batzuk gaitasuna dute ni hunkitu eta aztoratzeko, ta eskertzekoa da.

gaur ordizian ikusitakoa panoptikoa desegiteko modukoa zen, abeslariaren oihu melodikoek urratu egiten zituzten gatibu gaituenaren paretak, arramazkaka zebilen piztia zen, duintasun bila, kementsu, erasokor, galderak eginez, ixildu gabe, barnean zuena botatzen. ta horrelakoak asko estimatzen dituenetakoa naiz, sorkuntzara bultzatzen bainaute, aspaldiko nere desafioa behingoz amaitzera.

pozten nau gaur ordizian ibili izanak, ta aspaldiko momentu hoberena oparitu izanak zuen konpainiaren bidez. munduko zorte on guztia desiatzen dizuet, ta gehienbat ondo ondo pasa eta arramazkaka segi dezazuela!

nahi duenak hemen du cda

http://dl.dropbox.com/u/388653/kopiatu%20ta%20zabaldu/ARRAMAZKA.rar

maitasuna bezala, hauek bezalakoei esker sorkuntza ere bortizki askea baita, suari ezin zaiolako hotza izatea eskatu.

maitasuna eta iraultza

ameslari_suizida 19/09/2009 @ 12:47

en una mano un poema en la otra un nana nanana

maitasuna eta iraultza

abesti emotiboa, bereziki durangaldeara bueltan noan hontan, hantxe ezagutu bainuen.

BORROKA ANTIKAPITALISTA ETA GAZTE BIHURRIKERIAZ (ERREBELDIAZ) (EZ)

ameslari_suizida 01/09/2009 @ 20:32

Kapitalismoa bere harrapakaria da, irabaziak bakarrik ulertzen ditu, definizioz inmorala da, ez du gizakirik ikusten, kontsumitzaile-ekoizleak baizik, ez dago naturarik, ekosistemarik, baliabide naturalak baizik, lehengaiak. Garapen osoa, aurrerapen teknologikoak, asmakizunak, zientzia... honakoa handitzeko erabiltzen ditu: alde batetik, bere integrazio gaitasuna, menderatzailea, gizaki zein herrien buru eta gorputzen kontrol, behaketara eta, bestetik, bere kontrol ahalmena, natura eta ekosistemen errentagarritasun eta suntsiketarako. Publizitate iragarkiei erreparatuta, Repsol edo Gas Natural bezalako enpresa handi eta amalurrari egindako eraso larrien egileak erakunde kontserbatzaile moduan aurkezten dizkigute; euren gizarte ekintzen bitartez (euren irudia garbitzen duten eta zergak aritzen dituzten inbertsio onuragarriak ezkutatzen dituen eufemismoa) banketxe eta aurrezki-kutxek eskuzabal, kanpoeder, oparizale eta elkarlanaren aldeko GKEn antza dute; MacDolars-ek nekazari txikiekin hornitzen dela eta produktu naturalak eskaintzen dituela sinestarazten digu; Armada horren humanitarioa da, Gurutze Gorritik ezberdintzen ezinik gabiltzan honetan berarekin bat egiteko gonbidatzen gaituela; Coca-Colak ur bedeinkatua ematen du; eta Iraultza Santander Bankuaren hipoteka berria da... «jendearekin egoten jarraituko dute, jende guztiarekin, jende onarekin».

Euren gustura interpretatzeko edo ezin interpretatzeko asmoz, gertatutako gauza guztien informazioaren gaineko euren hegemonia erabatekoa da. Teleberriek gertakizun isolatuak, loturarik gabekoak, botatzen dizkigute eta horiek ulertzeko gakoak ez dizkigute eskolan edota unibertsitatean erakusten, horietan bestelako egiak ikasten ditugu: bi eta bi lau direla, Espainiako Trantsitzioa primerakoa eta eredugarria izan zela, Espainiako Erregea morroi jator-jatorra dela, Gerra Zibila errepublikar gorrien eta kolpista urdinen arteko guda izan zela... eta demokrazia eder hau oparitu izana eskertu behar diegula, ezeren truke, esfortzu barik, mundurik onenean eta librenean bizitzea merezi ere ez dugula. Aspaldian, herritarrok gure egoera sozialaren jabe ginen. Esklaboek argi zuten zer ziren, nor zen euren jabea. Langileek bazekiten noraino eta nork esplotatuta bizi ziren, euren etsaia nor zen argi zuten eta horri aurre egiten ez zuten zalantza izpirik. Gaur, langilerik (ulerkera klasikoan) geratu ez den gure errealitate honetan, ekoizle klaseak bere bukaera baino ekoizten ez duen honetan (teleoperatzaileak, seguratak, supermerkatu zein merkataritza guneetako kutxazainak eta artikulu-jartzaileak, funtzionarioak, administratiboak...), klase kontzientzia galdu da, etsaia ezagutu eta bere aurka jotzeko aukera ere bai.

Irakurri gehiago »

TXOSNAS, SPEED Y ROKANROL (EL CONSUMO DE LA FALSA CONCIENCIA) ekintza zuzenatik hartua

ameslari_suizida 01/09/2009 @ 14:00

La pervivencia a lo largo y ancho de Euskal Herriak de las txosnas (con diferencias notables en cuanto a permisividad y número de una localidad a otra), parece contrastar con el declive del tejido combativo vasco. Una contradicción que no se revela tan abismal si se observa desde dentro que, en muchas ocasiones, el desarrollo de una actividad supuestamente militante no deja de ser sino el mantenimiento de unas rutinas lúdicas y ociosas. Sin querer ni poder fijar un punto de inflexión en torno a este proceso, es sencillo constatar la desaparición de una cultura militante basada en el trabajo y el compromiso, en beneficio de otra fundada en el deseo, la apetencia o el mero capricho.

¿Cómo se manifiesta esto en los espacios pretendidamente políticos? Los eventos lúdicos copan la práctica totalidad de los calendarios de gaztetxes y centros sociales en su sentido más amplio. Los actos de enfrentamiento y conflicto con la realidad palidecen en número si se comparan con la proliferación de saraos alternativos: conciertos, jantokis, fiestas horteras... que muchas veces degeneran en festivales de deliberada marginación, malditismo y autocomplacencia. El denominador común de todo ello es el consumo, tanto de mercancías (drogas legales o ilegales, discos, camisetas...) como de ideología (eslóganes breves y fácilmente digeribles, modas «radicales», estética... falsa conciencia en definitiva). Y poco cambia que todo ello se haga a precios populares o en lugares liberados (de qué, se pregunta unx). Un ejemplo ilustrativo de todo esto es que el colofón de una jornadas, que generalmente se suele tratar de un concierto, congregue a más personas que el resto de actividades planeadas dentro de ellas, generalmente con unos fines más divulgativos y didácticos (charlas, debates, pases de videos...).

Dentro de este despropósito habitual, las txosnas ocupan un lugar privilegiado. Se antoja obvio matizar que no son lo mismo fiestas de Gasteiz (con menor asistencia de gente) que Aste Nagusia de Bilbo (masificadas y turistizadas) o Santurtzi, como tampoco lo es saber que el dinero aportado se destina a una lucha real (asistencia y apoyo a presxs, ciertos conflictos locales...) que a financiar más cenas o conciertos. Si hubo un tiempo en que el montaje de txosnas adquiría su sentido en la financiación de una labor política, no resulta excesivo aseverar que a día de hoy, los medios se han convertido en un fin en sí mismo.

Irakurri gehiago »

arteari buruz

ameslari_suizida 27/08/2009 @ 06:16

elitizazioek sutzen naute, hori bloga irakurtzen duenarentzako gauza jakina izango dela suposatzen det. atzo, horren inguruan pentsatzen nenbilela ziberekintzaile (ta ordenagailu birziklatzaile) batekin aspaldi izan nuen elkarrizketa mitiko hartaz gogoratu nintzen. bilbon, kukutzan, ginen egun hartan hizketan.

kontua da saldukeriarako joera ez badago heriotzak saltzen ohi zaituela sortzailea bazara. tamalgarria, tristea, penagarria iruditzen zait "marat-sade" ikustera elitea joatea, eta publikoa aztoratu nahian dabiltzanean (obra horretan denbora pila dabiltza gainera hortan), honek hoztasunetik, teknikotasunetik hartzea. baina are tamalgarriagoa dena da prekario garen masa handi horrek ez duela, ez dugula, interesik azaltzen. elitearen masturbazio mental kriminalean gelditzen da jendea aztoratzeko eta jendartea beste modu batera antolatzeko saiakera, hartzaile beharko luketenen gehiengoaren ezezagutza nabarmenarekin gainera.

ta orduan, zertarako balio du arteak munduko ekintza iraultzaileena filmaffinityn bere balore artistikoagatik oso ondo baloratutako film bat ematen amaitzeko ez bada? ta zer du horrek positibotik guretzako, prekarioontzako?

zertarako nahi dugu artea gure borrokalagunetaz desjabetzeko bada? zertarako artea che desitxuratzeko, neruda maitasunaren ikono apolitiko gisa erakusteko edo paco ibañezen edo carlos canoren abestiak zarzuela jauregian interpretatzen amaituko badute?

zertarako nahi dugu artea bukowskiren poema zikinena baina zikinago badago jada?

hark, lehen aipatutako elkarrizketa mitiko hartako tipoak pornoan ikusten zuen iraultza, morala zeozerk urratu bazezakeen bortizki, heteropatriarkatuarengandik modu argian bereizten zen pornoa zela hori sinisten zuen.

ez dakit pornoa den erantzuna, baina panorama kultural faltsuki aktibo (esan daiteke estatiko) hau nolabait eztandarazi beharra dago.

musikaren inguruan

ameslari_suizida 20/08/2009 @ 02:07

musika asko atsegin dut, ta esan daiteke modu askotakoa.

esan daiteke enaizela ni ulertzeko gai musika gabe, txikitatik joan baita nirekin, JLori gustatzen zitzaion sorotan beleren zinta horrekin, gure herriko takolo, pirrutx eta porrotxekin (orain reinbentatuak), nere gurasoen garai bateko grabazio zaharrekin (apaizak borrokari kantatzen ta irlandar borroka kanten kaseta), la torre de babel kuttunak ikusten lehen kontzertua 7 urte nituela, cadizen.

gero irudimenaren esklabistak (euskadi gaztea eta irratiformulak) sartu ziren nere bizitzan, ta nola ez, oraindik lehen aldian bezain beste hunkitzen nauen berri txarraken grabazioa (maketa dela uste det). garai bereziki ahazgarria da hau, denean, lehengusuak (bereziki bi) eta cd hori kenduta.

hortik gure lagun baten teoriara pasa ginen "hasten gara heavya entzuten, gero punkera pasatzen gara, honen ostean punk zikinera, gero punk-rock ramoneroa ta azkenik 50 urteko rockabillyzale tripadunak izaten amaituko dugu", tipoak atsegin ditu holako esaldi kategorikoak (izpiritua mantendu det, seguru etzela hola izan testualki), ba bueno, horregatik esan genun ya gure destinoa bagenekienez pausuak saltatzea zegoela. gure taldeko batek taberna batean lan egiten zuen eta hor pasatzen genituen gauak jerry lee lewis eta bere lagunak entzuten. kuriosoa zen taberna hartan gehiago gozatzen zutela gure gurasoek gure gelakideek baino. garai hontakoa da the invincible talbot, edo talbot, taldea, zeinaren grabazio kutre bat daukadan, egunen batean ea igotzen deten dropboxera. talde kuttuna izan zen, eta azken kontzertua oker ez banago "good golly, miss molly" brutalarekin itxi zuten, edo oroitzapen hori dut, euren lagun baten omenez izan zen kontzertu hartan (oso gutxi lehenago denak batera izan ginen guardetxeko kontzertu batean barrez ni, ohikoa den bezala, erori nintzela-eta, terriblea da bizitza batzutan)

Irakurri gehiago »


Nor naiz ni

Borrar es Quemar - Contra la desaparición de hedeggeriana.com.ar y jacquesderrida.com.ar

Windows 7 Sins

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Sindikatu