Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Kategoria: politika

gaur ez

luther_blissett 18/11/2009 @ 11:28

bada gaztelerazko ahots ezohiko bat, zirkulu politizatu, nostalgiko edo freaketatik kanpo oso ezaguna ez dela izango suposatzen detena. abesti oso glorioso bat du, "hoy no me levanto yo" deitzen da, ta kantatzen duna chicho sanchez ferlosio da. bereziki bukaerako reflexioa oso brutala da. nere bizi filosofia ulertzen laguntzen du, ez?

txiki

luther_blissett 17/11/2009 @ 13:41

txiki sentitzen naiz, txiki-txiki-txiki. azken aldian ilusio gehien egiten zidan gauza (bartzelonara jutea zubian) inposible bihurtu da, haietako batek niganako hostilidadea modu neurrigabean garatu dezakeelako nere komentario batengatik. eta hola juteak ez nau gehiegi ilusionatzen, suposatuko dezuenez.

deslekutua, txiki, indarge. ta orain zer?

bizitza bukle zikin bat da, ta zintzoki sentitzen duzuna adieraztea faltsua izan eta guayismoan erortzea baino baloratuagoa dago. ba bale. ikasi dut lezioa. ez esan inorri egiak, izan faltsu, egin irribarre denei, dirudienez hori da eramaten dena.

gernikara noa aste hontan, ea animoak igotzeitudan. bigarren saioa txapelketa nagusian (bat pobrea ta kotxe gabea da, dena ere ezin da, nahiz eta hortarako dugun info7)

itsutasuna

luther_blissett 15/11/2009 @ 23:16

buf, ez dakit nondik hasi hau... itsutasunak sekulako mina egin dit aspalditik, baina ez objetuak ikustea oztopatzen duen itsutasun horrek, itsutasun emozionalaz ari naiz.

nere inguruan espekulatzea afizio izan dute herrian (transexuala, homosexuala, maritxua, trabestia, bisexuala, inutila, ezer balio ez duena, inteligentea, psoekoa, anarkista, terrorista, independentista, ofizialista, antiofizialista...), bueno, nere herrian eta mugitu naizen eremu ezberdinetan. ta logikoa galdetzea bada ere, inor gutxik galdetu dit ezer erantzun bat asmatu aurretik. ta gurasoek gutxiago. de hecho, sexualitate kontutan nere gurasoekin dudan harremana oso tentsoa da, armada yankiaren politika hori bezela (ez galdetu, ez esan edo holako zeozer). baina galdetu ez arren, sermoi bideratzaileak entzutea tokatu zait ("eske zu izan behar zinen, justu zu", "bizilagunek hau ta beste diote, ta aitak asko sufritzen du", "ezin dituzu zure aldarrikapenak barnetik eraman? beti dena muturrera eraman behar dezu?" imaginatu dezakezue, ez?) bueno, honek denak autozentsura bortitza (a.k.a. spidermanizazioa edo etxean bat eta kalean beste bat izatea)ekarri dit, gurasoek sufri ez zezaten, edo behintzat gutxiago sufri zezaten.

garai batean eraso homofobo nere autoestimuarentzako larriak jasan nituen, bestelako hainbat erasorekin batera, eta bizkarrak soilik aurkitu nituen bueltan (ta ez izan kutreak).

total, iristen dela puntu bat guztiz ixten naizena, nahiago dut ixilpean sufritu hitz egitea baino, gurasoekin hitz egitea baino. nik lgtb tematikako film dexente ikusten ditut, baina amak ez du atsegin eta ez da gai bat bera ere nirekin ikusteko (eta film asko ikusi ohi dugu elkarrekin).

aurtengo zinemaldian, blog hontantxe komentatzen dudan moduan, film ezberdinak ikustera joan ginen, besteak beste "contracorriente" oso film emotiboa izateaz gain neretzako iraultza bat dena, lehen aldiz amarekin horrelako film bat ikusten baitut.

gaur telebista ikusten nenbilen eta ama etorri da, sexuari buruzko saio bat zen, alabaren lesbianismoa onartzen ez duen alaba bat eta ama bera dira protagonista.

biok geratu gara ikusten (twitter bidez komentatu dudan moduan) eta esaldi asko ezagunak egiten zaizkit. ezagunegiak. orduan intentsidade handiz ikusten dut, amak (ere) zeozer ikas zezakeelakoan. eta komentario baten harira hitz egiten hasten gara. "baina si zu etzea holakoa, etzea homosexuala..." batzutan batzun itsutasunak beldurtzen nau. ze demontre egon gara bizitzen orain artean, bi mundu paralelotan?

begia dardarka jarri zait ta dena, oraindik dardarak dirau, urduritasun ta tentsio akumulatuagatik (ez banuen nahikoa biharko azterketekin...) ta denbora batera etorri zait berriz:

-haserretu in zea nerekin?
-ez, ama, ez, dezepzionatu in nazu, baina haserretu ez.

pena da sufrimendua moduren batean ulertzen lagun dezakeen zerbait ematen dela uste eta arrotz den zerbait bezela hartzen denean, itsutasun emozionala.

kondenak eta argitasuna

luther_blissett 15/11/2009 @ 12:30

flipatzen batzuk duten mania horrekin... atzo baina esplizituagoa izango naiz: azken aldian batasunerako joera indartzen ari dela dirudi fronte indepenentistan (espetxeratuek prestatzen zuten testu hura, altsasuko prentsaurrekoa, ELAren dokumentua, EAk aterako omen duena hurrengo astean, brian currinen hitzak, gerry adamsenak, ABk atzo erabakitakoa...) eta batzuk ari dira esaten argitasun gutxirekin ari dela ezker abertzalea (irakurri dituzte testu hauek edo "default" ateratzen zaien komentario lekuz kanpokoa da? hor nere galdera), gaur berriz ere, euskal independentismoaren hain lagun ona den aizpeolea jauna bere kontuekin dator (tipo hori ez da nekatzen?).

atzo burbuilaz hitz egiten nuen, baina burbuilaren alde batez bakarrik (meritu gehien alde hori egiten ari baita burbuila apurtzeko), beste aldea alde independentista da, ta mitchell delakoaren kontua esplizituki jokoan sartu ta gero, jende askok ulertu du (aizpeolea jaunak ere, seguru nago) esaten ari den gauzetako bat, batzuek nahiko luketenaren kontra ez dena bakarra, erakunde armatuak bere ekinarekin amaitu behar duela, azken aldian denon ahotan dagoen bide politikoak soilik lantzearen harira. ez da sekulako analista politiko ona izan behar gainera jakiteko borroka armatuaren eteteak (eta etetea diodanean definitiboa diot, txiringitoa ixtea) momentu hontan onura gehiago ekarriko lizkiokeela mugimendu independentistari ikusteko. eteteak esan nahiko lukeelako PPSOEren diskursoa desaktibatzea eta independentisten batasuna ia gauzatzea, esan nahiko luke ikaragarrizko ilusioa piztuko lukeela euskal jendartean eta mugimendu herritar oso potente bat piztu dezakeela, ta piztu diodanean politika desaktibatua dutenek aktibatua izatera pasatzeko hautua egitea. eta esan nahiko luke, ta seguru honek egiten diola min gehien aizpeolea jaunari, ilegalizazioen estrategia desaktibatzea, patxi lopez gobernutik kanpo utziaz, euren iruzur hori argi eta garbi iruzurra dela erakutsiaz.

aizpeolea jaunak gaiztakeriarekin ekiten du, bai baitaki askoz errealagoa dela ETA erakunde armatuak ixtea txiringitoa, ezker abertzalea kondenaren fartsa hortan erortzea baino, honek gainera segurtatuko lukeelarik aukera gutxi izatea bake prozesua dinamitatu dezakeen espresio armatu berriak sortzeko, bestela gerta zitekeenaren kontra.

oroitzapenak

luther_blissett 14/11/2009 @ 22:51

badut lagun bat (agian banuen esan beharko nuke, baina ez doa kontu honekin) ETA erakunde armatuaren ekinaren aurka klarki posizionatua dagoena (ta zegoena), ta klarki diodanean esan nahi dut democrata-de-toda-la-vida moduan. kontua da erakunde armatuak atentatu dexente egiten zituela garai hartan, ta bat oso-oso presente zegoela hitz egin genuen kontuaz. akusazio tonu bat edo zuen (benetan sakonki aztertzeko kontua da azken hau, aluzinantea da entzun dezakeena ezker abertzalearen barneko edo inguruko batek momentu muturrekoetan), eta gogoan dut nola nik esaten nion duda izpirik gabe botere errepresentazio bat zela, eta horrek esan nahi zuela su-etena gertu zela. alegia, horrenbeste horrorizatzen zuen horrek esan zezakeela zitekeena zela inoiz gehiago ez horrorizatzea. disparate moduan hartu zuen nik esana, ta su-etena etzen askoz beranduago iritsi. "ikusten? esaten nizun" planean begiratzeko gogoa emango luke horren gauza serioetaz ariko ez bagina.

egun hauetan anekdota hori ongi presente dut, ez horrenbeste erakunde armatuaren ekinagatik (bistan da), eta beldurra ematen badu hau jartzeak ere, esperantza, itxaropena usaindu eta sentitu, ikusi eta dastatzen dut leku guztietan. denon buruan dago, denon ahotan dago, badirudi oraingoan baietz.

ausartuko nintzateke esaten (beti esan izan baitut gatazka politikoen analisi eta konponketa asko gustatzen zaidala eta horren inguruko zerbait nahiko nukeela egin) esperantza burbuila hau apurtzen bada, apurtzen duenak garesti ordainduko duela, euskal herrian behinik behin. eta badaude batzuk burbuila apurtzen esfortzu asko jartzen ari direnak azkenaldian, metodo ez ortodoxoekin daudenak gobernatzen gainera, hori ere esan behar baita.

ia zer dakarkigun etorkizunak. ni behintzat hauek baino ilusionatuagoa nago

system failure

luther_blissett 09/11/2009 @ 17:52

batzutan halakoak gertatzen dira, ta azken asteburuan bertsolaritzaren espresio kontzentratu jendetsuenean eman da. jakingo duzuenez, semifinalen lehen fasea ari gara bizitzen, baina flashback bat egin behar dut.

final laurdenetako azken saiotik bueltan ginela, kotxean eztabaida antzeko animatu bat izan genuen euskal kultura zela eta etzela. gehienean esan daiteke nik eta beste batek akaparatu genuela atentzio gehien. nere postura blog hau ikusita nahiko erraza izango zaizue asmatzen, gai rekurrentea baita, ta bestearena ba bueno, ofizialista-edo dei diezaiokeguna.

orain gatozen bueltan azken astebukaera hontara, saioetara joan ez baina entzuten saiatu zaretenek jakingo duzue gatazkatsua izan dela, egun batean argia joan eta bestean info7k arazoak izan baitzituen. kasualidadez, hor zebiltzan bergaran larrabetzu.orgeko kideak grabatzen eta koskakoek izan zuten gasteizekoa grabatzeko aukera.

kultura, jabetza eta berriro eztabaida. espainiar kolonialismoaren irrati telebistak txungoak izateaz gain esaten dutenean, ez du materiala liberatzeko ohitura oso errotua, eta gainera larrabetzu.orgen salatu dutenez eurena ez den materiala erabili arren ez omen dute aitortzarik egin, materialak duen copyleft lizentziak norena den (kasu hontan nork grabatu eta eskegi duen) aitortzea badakar ere.

eta honekin denarekin eztabaida piztu zitekeela-eta (interesgarria izango zena nere ustetan) honako hauxe idatzi dute.

durangoko azokan musikherriak bere standean jarri ohi duen musika deskargatzeko aukerarekin eta holako kasualidade ta zorioneko gertakariekin eztabaidan sakontze bidean joan gaitezke, ia zer dakarkigun denborak.

amets pornografikoak

luther_blissett 09/11/2009 @ 02:42

ametsen kontua nere imaginarioan horren rekurrentea izatea ez da kasualitatea, askotan jausten bainaiz ametsen erresuman (ze demontregatik juntatuko nituen amets eta erresuma esaldi berean?), gainera egiten ditudan gauzetatik behintzat erdiak ametsengatik egiten ditudala esango nuke, eta beraz, ametsek nere bizitzan garrantzia berezia dutela esan daiteke.

asteburu hontan beroaldi latza izan dut, ta ezin nuenez atera (hala da, ez dut arrasatetik edo altsasutik ibiltzerik izan), ba kanpaijotzeari ta ikasteari (aitzakia gutxi nun bestela... ta noizpait hasi beharra nun, ala?) eskeini diot nere denbora.

ikastearen zatia aspergarria denez (jeje) besteaz arituko naiz. ez naiz gehiegi ibiltzen web pornoetan-ta, baina lagun batek noizpait komentatu zidan batekin gogoratu nintzen, cam4. web honen kontua da jendeak webcama jar dezakeela besteek ikus dezaten, edo besteek jarritakoa ikus dezakeela, txat bat du emititzen ari den bakoitzak, ta honen bidez ikusi nahiko zenukeena eskatzeko aukera edo nahi dezunerako aukera ematen zaizu. pagatu egiten badezu (ez detena gomendatzen, baina aukera bat da), lokalizazioa sartzen da, ta zure ingurukoa dela dioen jendea bakarrik bilatzeko aukera ematen zaizu hori bada nahi dezuna.

bale, honaino azalpenak. ta zertara zetorren hori guztia?

ba denak du lotura, blog hontan pornoari buruzko testu ezberdinak daude, baina honetarako bereziki hau interesatzen zait, ta ameslariaren kontua nioen agian ameslariegia naizelako interes komertzialak enoratzen (dirua ematen baitiote bisita gehien duenari, ta horrek konpetentzia zikina indartu), baliteke, baina holako webek norabide askotan joan daitekeen sorkuntza ahalbidetzen dute, estatu txiki bat pornoaren ikono bihurtu ta denok horkoak garela esaten badugu, gure artean esperimentatu eta ikas dezakegularik, euskal porno antiheterosexistaren inguruan interesatutakoen komunitatea bilduko duen gune esperimental bilakatzen, momentuan sortu eta desagertuko den esperientzia lantzen gainera.

agian ameslariegia naiz, baina ilusionantea da.

GARAn aurkitutako altxortxoa

luther_blissett 19/10/2009 @ 09:19

Abelin LINAZISORO I Aktore eta idazlea
EUDELeko lehendakariari

Hemen umiliatuak eta irainduak alde batekoak dituk. Beti. Eta Gobernuak jipoituak eta erailak? Inoiz ez. Hire herriko Joxi eta Joxeanen lagunak eta familiakoak hilerrian jipoituak izan zireneko hura zer da orduan?

Ezagutzen gaituk, Jokin. Garai hartan ikastolen koordinakundeko erantzuleetako bezala ezagutu hindudan eta nire xalotasunean uste izan nian abertzalea hintzela, eta hara non ikusi haudan Rodolfo Aresi bostekoa ematen erabat irribarretsu. Euskal preso politikoen argazkiak kaleetatik gorroto biziz kentzen ari denarekin bat eginda, alajaina! Hik ondo dakik garai hartan, Buesaren euskararen kontrako politikari jarraituz, PSEren estrategia ahal zenik eta ikastola gehienak desagertzea izan zela, eta zenbait herritan lortu zutela, tartean Zumaian, eta gaur egungo politika ere, hik ondo dakian bezala, euskararen kontrakoa dela, zeren jende honek elebitasuna nahi duela dioenean, hemengo erdaldunak euren espainol ederrean hitz egiten jarrai dezatela esan nahi ditek, euskara betiko lau katuek erabiltzera mugatuz, jakina, pentsatu gabe elebitasunak erdaldunak euskara ikastera behartzen dituela. Baina goazen harira.

Irakurri gehiago »

opera ya! (hasta la limusina siempre!)

luther_blissett 18/10/2009 @ 12:42

nazkatzen naute erreferente zakarrek, marxismoaren espresio matxitoek, euskal erresistentziaren sektore herra hutsezkoek, rutinarioek. aspaldi esaldi bat asko esan ohi nuen, esaten nuen begi bat euskal herrira ta bestea mundura begira nuela, erreferente nituenetatik ikasteko, eta hemen lantzeko bide hoiek. aspalditik ditut gertukoak sentitzen komunikazioaren gerrilla, hacktibismoa, autonomia operaia eta horren ildora sortuak, "mugimendu antagonista" deitua izan dena, queer mugimendua, eta askapen sexualerako fronte kañeroak (euskal herrian medeak taldea espresio ezagunenetakoa dutena)

irudimena lantzen duten erreferenteak dira gehienean, ta irudimena lantzen ez dutenak ortodoxiatik ihesi doaz, margenetan kokatuak daude, mugekin jolasten dute, kontrabandistek bezala.

kulturaren inguruko hizketaldi bat izan nuen duela gutxi, kulturaren berrelitizazioaz aritu ginen zehazkiago esateko, ta konturatu nintzen zein arroztua (arrotztua) ditugun espresio batzuk, ez dagoela argi guk edo haiek markatzen duten muga, ea gu garen espresio hoietara iritsi nahi ez dugunak edo haiek diren automasturbazioa edo klase masturbazioa nahi dutenak, gu (klase prekarioa) espresio hoietatik baztertuaz.

bada garaia betiko zirkuluetatik irten eta leku berrietatik edateko, borroka molde berriak lantzeko, gune berriak inbaditzeko, eta haiek gureetara ekartzeko, elitizazioaren kontu honekin altxor asko goazelako galtzen beldurrengatik edo klase kontradikzioak sortuko dizkigulakoan, edo bide batzuk desaktibatzen "bigunegiak" direlakoan (komunikazio gerrilla, subvertisinga edo itziar zigak komentatzen duen moduan martxoak 8 batean leioako fakultate bateko sarrera alu erraldoi batekin tapatu eta denak hortik sartzera eramatea kasu) asumituak ditugun bide batzuk baino efektiboagoak izan daitezkeenean eta iristeko ahalmena biderkatu dezaketenean.

opera ya!

garaipena

luther_blissett 16/10/2009 @ 23:05

lagun batek cd bat pasa dit, ta cd hortan kantatzen dunetako batek bere aurreko grabazio batean esaten zuen borroka kantak tradizional bihurtu badira zerbait gaizki doala, azkenean berbeneroek bezala, esaten dutena ahazten baitu jendeak, kantatzeagatik kantatuaz.

hori diot askotan gauzak esaten ditugunean "berbenero" dirudigulako, "irabaztera goaz", "geurea da garaipena" ta holakoekin, ezpaikaude garaipenetik oso gertu. batzutan ohitura delako soilik, eusko gudariak kantatzea bezala.

baina neretzako gehiago da, nik diodanean "irabaztera goaz!" ezin dut modu monotonoan esan, herra puntu bat da, barru-barrutik datorren herra. eta horrekin esaten dugu irabaztera goazela, esanaz bezala gorrotoz blai utzi gaituenari ezin diogula garaipena gozatzen utzi, muturren aurrean lapurtuko diogula garaipena.


Nor naiz ni

Borrar es Quemar - Contra la desaparición de hedeggeriana.com.ar y jacquesderrida.com.ar

Windows 7 Sins

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Sindikatu