Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Kategoria: sentimentuak

sutan

luther_blissett 24/11/2009 @ 07:29

esnatu naiz, goiz, baina ameskaizto zikin batean nagoela dirudi. 36 atxilotu oraingoz, ze kristo da hau? gaur ez dut terapia nahi, gaur ez dut arrazoitu nahi, gaur ez dut ezer sakonik nahi, soilik berreatu.

zuekin gaude, peña, zuekin gaude!

zestoa petatu behar dugu, orain inoiz baino gehiago, orain inoiz baino indar gehiagorekin.

atxilotuak askatu!

gestalt

luther_blissett 23/11/2009 @ 22:01

nola diren gauzak, gernikara (euskal herriko zuloa 2, oñatiarrei esan nien bezela) bertsoak entzutera joan, ta presenteago edozer eukitzea bertso saioaren aurretik.

dena izan zen pixkat martzianoa ( edo martiztarra edo martitztarra), eta momentu hortan zestoa edo sestaora ote zijoan argi etzuen batekin elkarrizketa interesgarria izanez pasa nuen bidaiaren zati bat. besteak beste gestalt terapiaren kontuez aritu zitzaidan, nahiz eta etzen hizketagai bakarra izan. esan zidan testu bat bidaliko zidala horren inguruan.

gernikara iritsi, bertso saiorako sarrera hartu, lagun batekin topatu, ta barrura.

bukatu ostean lagun bati bisita egitera, bere lantokira ta hara bidean goian aipaturiko oñatiarrekin topatu, gero gaztetxera, ta hortik aurrera gauza asko, baina jende oso interesgarria gehienbat, gustora eoten zean jendce tipoa. bukaeran nekatua neolako, baina oso ondo pasa nula esan daiteke. etxera eguerdiko ordubataren inguruan iritsi nintzen, ta lotara. baina bertso saioa genuen, ta beraz, di-da esnatu info7 bidez (bai, deituiozue propaganda edo difusioa, ze hori zen intentzioa) entzuteko. gozatua. gustura entzun nituen bertsoak, eta gusturago entzun unai iturriaga seguruenik finalean zela. zoritxarrez bai bagenekielako onintza enbeitak milagro ikaragarri handia egin behar zuela sailkatzeko. ia uxue alberdi edo miren amurizak lortzen duten 7. hori izatea.

total, korreoa begiratzera joan eta ikusten dudala autobusekoak idatzi didala. patxi sansinenearen testu bat bidali dit.

ta honek denak gaur goizera garamatza (bai, asmatu duzue, kontatu nahi nuenera), ama patxi sansinenea horrekin egondakoa da, ta kontatu diot testuarena ta emozionatu ta disparatu egin da, bera egon zeneko gauzak kontatzen, zenbat lagundu zion, ze ona izan zen...

ta inoiz pentsatuko ez nituzkeen gauzak ere kontatu dizkit, interesgarria izan da, peña modu batera ezagutzen dezu ta iristen da puntu bat beste aurpegiak dituela ahazten duzuna, horrelako momentuak gertatzen diren arte.

gestalt, bizitzan garrantzitsu kontsideratzen dudan jendeak aipatu dit hitz hori, sakonkiago aztertzen hasi beharko. momentuz, bidali zidan testua irakurtzen hasi naiz.

bideoa

luther_blissett 23/11/2009 @ 14:22

hizkuntza ezberdinak aukera daitezke fijatzen bazarete choose language jartzen duen tokian klikatuta

gaur ez

luther_blissett 18/11/2009 @ 11:28

bada gaztelerazko ahots ezohiko bat, zirkulu politizatu, nostalgiko edo freaketatik kanpo oso ezaguna ez dela izango suposatzen detena. abesti oso glorioso bat du, "hoy no me levanto yo" deitzen da, ta kantatzen duna chicho sanchez ferlosio da. bereziki bukaerako reflexioa oso brutala da. nere bizi filosofia ulertzen laguntzen du, ez?

txiki

luther_blissett 17/11/2009 @ 13:41

txiki sentitzen naiz, txiki-txiki-txiki. azken aldian ilusio gehien egiten zidan gauza (bartzelonara jutea zubian) inposible bihurtu da, haietako batek niganako hostilidadea modu neurrigabean garatu dezakeelako nere komentario batengatik. eta hola juteak ez nau gehiegi ilusionatzen, suposatuko dezuenez.

deslekutua, txiki, indarge. ta orain zer?

bizitza bukle zikin bat da, ta zintzoki sentitzen duzuna adieraztea faltsua izan eta guayismoan erortzea baino baloratuagoa dago. ba bale. ikasi dut lezioa. ez esan inorri egiak, izan faltsu, egin irribarre denei, dirudienez hori da eramaten dena.

gernikara noa aste hontan, ea animoak igotzeitudan. bigarren saioa txapelketa nagusian (bat pobrea ta kotxe gabea da, dena ere ezin da, nahiz eta hortarako dugun info7)

asteroideak

luther_blissett 16/11/2009 @ 14:12

tentsioak hartzen nau, ihesbiderik ez banu bezala tentsioak hartzen nau. eta ito.
betiko ziklo bera da, nere inkapazidadea frogatua geratzeak horrorea sortzen du nigan. horrorea eta herra. eta azkenik frogatua geratzen bada? eta hesia ezin pasata geratzen banaiz? okerrena da gertukoak sufritzera eramaten ditudala.

ez lehen bezain sarri, baina batzutan pentsatzen dut ez ote naizen goiz joateko sortuak diren atormentatuen espeziekoa (luze iraun dezake egoera honek nortea guztiz galdu gabe, ala?). asteroidea, batek esan zidan moduan.

Asteroideak: izarrak bezain ugariak dira eta batzuetan argia ere islatu dezakete. Unibertsoa zeharkatzen dute, korrika nahiz patsaraz, eta guztiz zoritxarreko patua dute. Amiltzea baita beren izana, autoezereztea. Beste asteroideren batekin talka egingo dute, denborarekin zartatu egingo dira...Eta hainbat izarretara hurbildu arren, haien berotasuna eskuratzeko asmoz, gainontzeko asteroideengandik urrundu arren, kolpe bortitzik ez jasotzeko, zulo beltzen amarruak saihestu arren... badakite, badakigu, jakina da suntsitu egingo direla. Barruan daramaten zeinua da, berunezko koxkorra. Bitxia da beren ugaltzea, hauetako bat txikitu bezain pronto beste bi sortuko baitira, etorkizun beltz horri lekukoa hartzeko.

viva la grasia de mi andalusia

luther_blissett 16/11/2009 @ 12:18

carlos cano adoratzen det, benetan brutala iruditzen zait, ironiaren maitalea abesti askotan, eta herriaren espresioak erabiltzen jendea aktibatzeko. andaluziarekiko atxikimendu berezia dut, agian txikitako oroitzapenengatik, agian besterik gabe, tango-flamenco-fado trioko zati bat hangoa delako, baina carlos cano benetan emozionantea da neretzako.

intuitzen detenez askorentzako ezezaguna izango dela gehienean, abesti kañeroenen konpilazio bat egingo dizuet. ondo kokatu garaia, gaur egun jendea da hona, europara, datorrena, baina garai ez oso urrun batean, andaluziarrak modu basatian deslekutuak izatera behartuak izan ziren, "viva la gracia de andalucia, con pasaporte de emigracion" carlos canoren hitzetan. folklorismoak, manolo escobar eta sevillanak saldu, ta bertakoak alde egitera behartu bizi ahal izateko.

- tango de las madres locas

- la murga de los currelantes (que vuelvan pronto los emigrantes!)

- viva la grasia

- sevillanas de chamberi

- proclamacion de la copla

- sin ti no puedo vivir

- el milagro del palmar

- la especulación

itsutasuna

luther_blissett 15/11/2009 @ 23:16

buf, ez dakit nondik hasi hau... itsutasunak sekulako mina egin dit aspalditik, baina ez objetuak ikustea oztopatzen duen itsutasun horrek, itsutasun emozionalaz ari naiz.

nere inguruan espekulatzea afizio izan dute herrian (transexuala, homosexuala, maritxua, trabestia, bisexuala, inutila, ezer balio ez duena, inteligentea, psoekoa, anarkista, terrorista, independentista, ofizialista, antiofizialista...), bueno, nere herrian eta mugitu naizen eremu ezberdinetan. ta logikoa galdetzea bada ere, inor gutxik galdetu dit ezer erantzun bat asmatu aurretik. ta gurasoek gutxiago. de hecho, sexualitate kontutan nere gurasoekin dudan harremana oso tentsoa da, armada yankiaren politika hori bezela (ez galdetu, ez esan edo holako zeozer). baina galdetu ez arren, sermoi bideratzaileak entzutea tokatu zait ("eske zu izan behar zinen, justu zu", "bizilagunek hau ta beste diote, ta aitak asko sufritzen du", "ezin dituzu zure aldarrikapenak barnetik eraman? beti dena muturrera eraman behar dezu?" imaginatu dezakezue, ez?) bueno, honek denak autozentsura bortitza (a.k.a. spidermanizazioa edo etxean bat eta kalean beste bat izatea)ekarri dit, gurasoek sufri ez zezaten, edo behintzat gutxiago sufri zezaten.

garai batean eraso homofobo nere autoestimuarentzako larriak jasan nituen, bestelako hainbat erasorekin batera, eta bizkarrak soilik aurkitu nituen bueltan (ta ez izan kutreak).

total, iristen dela puntu bat guztiz ixten naizena, nahiago dut ixilpean sufritu hitz egitea baino, gurasoekin hitz egitea baino. nik lgtb tematikako film dexente ikusten ditut, baina amak ez du atsegin eta ez da gai bat bera ere nirekin ikusteko (eta film asko ikusi ohi dugu elkarrekin).

aurtengo zinemaldian, blog hontantxe komentatzen dudan moduan, film ezberdinak ikustera joan ginen, besteak beste "contracorriente" oso film emotiboa izateaz gain neretzako iraultza bat dena, lehen aldiz amarekin horrelako film bat ikusten baitut.

gaur telebista ikusten nenbilen eta ama etorri da, sexuari buruzko saio bat zen, alabaren lesbianismoa onartzen ez duen alaba bat eta ama bera dira protagonista.

biok geratu gara ikusten (twitter bidez komentatu dudan moduan) eta esaldi asko ezagunak egiten zaizkit. ezagunegiak. orduan intentsidade handiz ikusten dut, amak (ere) zeozer ikas zezakeelakoan. eta komentario baten harira hitz egiten hasten gara. "baina si zu etzea holakoa, etzea homosexuala..." batzutan batzun itsutasunak beldurtzen nau. ze demontre egon gara bizitzen orain artean, bi mundu paralelotan?

begia dardarka jarri zait ta dena, oraindik dardarak dirau, urduritasun ta tentsio akumulatuagatik (ez banuen nahikoa biharko azterketekin...) ta denbora batera etorri zait berriz:

-haserretu in zea nerekin?
-ez, ama, ez, dezepzionatu in nazu, baina haserretu ez.

pena da sufrimendua moduren batean ulertzen lagun dezakeen zerbait ematen dela uste eta arrotz den zerbait bezela hartzen denean, itsutasun emozionala.

krisia

luther_blissett 15/11/2009 @ 14:52

gaur blog berri bat publizitatu dela-eta, nire buruari prometitu niona apurtzera noa, krisia aipatuko dut. gorroto dut krisia, barren barrenetrik datorkit gorroto bizia krisia aipatze hutsarekin. aznar bezala bihurtu da, sarkozy edo le pen bezala, hitler edo franco bezela, ultraeskuindar batentzako hugo chavez edo fidel castro bezala, broma erraza, rekurso erraza, batek ilargia seinalatu eta behatzari begira jartzea bezala. ez da krisia kezkatu beharko gintuena (gauza nabarmenki kaltegarriak baditu ERE), agian izango da oso errotua dudalako ekonomiaz paso egitearen jarrera, baina galerak izan gabe 500 euro gutxiago irabazi dituen baten negarrak gutxi esaten dit, zer nahi dezue egitea.

krisiaz ari gara, ekonomiaz, lanpostuen defentsaz, kapitalismoaren amaieraz... ta nor entzuten da lanaren esklabutzaren aurka? nor langileen kontrolaren alde? nor zanon berrien alde?

enpresako komitean langileen ordezkari moduan dago aita, tipoak bere indar asko xahutzen du horretan, horregatik, ta askotan bere testuak irakurri edo kontatzen dizkit, ta zer nahi dezue, desenkantatua nauka. badakit zintzoki egiten duela egiten duena, baina ez dut hori denik bidea ikusten...

gogoratzen naiz bilbon botelloiaren alde manifestatu eta baionan prekarietatearen aurka manifestatzen zireneko hura (gazteleraz ley del primer empleo edo holako zerbait zen baionako gatazken iturburua), antzeko zerbait dirudi.

krisia gora krisia behera, neri berdin dit krisiak, kriminala dena languneak langileen eskuetan ez egotea da. orduan ez krisi ez krisiondoko, ta seguraski zoriontsuagoak izango ginen lanaren (gainera lan prekarioa) esklabutzaren gatibutzatik ihes eginda.

ah bai, bloga: krisikatzen

kondenak eta argitasuna

luther_blissett 15/11/2009 @ 12:30

flipatzen batzuk duten mania horrekin... atzo baina esplizituagoa izango naiz: azken aldian batasunerako joera indartzen ari dela dirudi fronte indepenentistan (espetxeratuek prestatzen zuten testu hura, altsasuko prentsaurrekoa, ELAren dokumentua, EAk aterako omen duena hurrengo astean, brian currinen hitzak, gerry adamsenak, ABk atzo erabakitakoa...) eta batzuk ari dira esaten argitasun gutxirekin ari dela ezker abertzalea (irakurri dituzte testu hauek edo "default" ateratzen zaien komentario lekuz kanpokoa da? hor nere galdera), gaur berriz ere, euskal independentismoaren hain lagun ona den aizpeolea jauna bere kontuekin dator (tipo hori ez da nekatzen?).

atzo burbuilaz hitz egiten nuen, baina burbuilaren alde batez bakarrik (meritu gehien alde hori egiten ari baita burbuila apurtzeko), beste aldea alde independentista da, ta mitchell delakoaren kontua esplizituki jokoan sartu ta gero, jende askok ulertu du (aizpeolea jaunak ere, seguru nago) esaten ari den gauzetako bat, batzuek nahiko luketenaren kontra ez dena bakarra, erakunde armatuak bere ekinarekin amaitu behar duela, azken aldian denon ahotan dagoen bide politikoak soilik lantzearen harira. ez da sekulako analista politiko ona izan behar gainera jakiteko borroka armatuaren eteteak (eta etetea diodanean definitiboa diot, txiringitoa ixtea) momentu hontan onura gehiago ekarriko lizkiokeela mugimendu independentistari ikusteko. eteteak esan nahiko lukeelako PPSOEren diskursoa desaktibatzea eta independentisten batasuna ia gauzatzea, esan nahiko luke ikaragarrizko ilusioa piztuko lukeela euskal jendartean eta mugimendu herritar oso potente bat piztu dezakeela, ta piztu diodanean politika desaktibatua dutenek aktibatua izatera pasatzeko hautua egitea. eta esan nahiko luke, ta seguru honek egiten diola min gehien aizpeolea jaunari, ilegalizazioen estrategia desaktibatzea, patxi lopez gobernutik kanpo utziaz, euren iruzur hori argi eta garbi iruzurra dela erakutsiaz.

aizpeolea jaunak gaiztakeriarekin ekiten du, bai baitaki askoz errealagoa dela ETA erakunde armatuak ixtea txiringitoa, ezker abertzalea kondenaren fartsa hortan erortzea baino, honek gainera segurtatuko lukeelarik aukera gutxi izatea bake prozesua dinamitatu dezakeen espresio armatu berriak sortzeko, bestela gerta zitekeenaren kontra.


Nor naiz ni

Borrar es Quemar - Contra la desaparición de hedeggeriana.com.ar y jacquesderrida.com.ar

Windows 7 Sins

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Sindikatu