Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Kategoria: sexualitatea

itsutasuna

luther_blissett 15/11/2009 @ 23:16

buf, ez dakit nondik hasi hau... itsutasunak sekulako mina egin dit aspalditik, baina ez objetuak ikustea oztopatzen duen itsutasun horrek, itsutasun emozionalaz ari naiz.

nere inguruan espekulatzea afizio izan dute herrian (transexuala, homosexuala, maritxua, trabestia, bisexuala, inutila, ezer balio ez duena, inteligentea, psoekoa, anarkista, terrorista, independentista, ofizialista, antiofizialista...), bueno, nere herrian eta mugitu naizen eremu ezberdinetan. ta logikoa galdetzea bada ere, inor gutxik galdetu dit ezer erantzun bat asmatu aurretik. ta gurasoek gutxiago. de hecho, sexualitate kontutan nere gurasoekin dudan harremana oso tentsoa da, armada yankiaren politika hori bezela (ez galdetu, ez esan edo holako zeozer). baina galdetu ez arren, sermoi bideratzaileak entzutea tokatu zait ("eske zu izan behar zinen, justu zu", "bizilagunek hau ta beste diote, ta aitak asko sufritzen du", "ezin dituzu zure aldarrikapenak barnetik eraman? beti dena muturrera eraman behar dezu?" imaginatu dezakezue, ez?) bueno, honek denak autozentsura bortitza (a.k.a. spidermanizazioa edo etxean bat eta kalean beste bat izatea)ekarri dit, gurasoek sufri ez zezaten, edo behintzat gutxiago sufri zezaten.

garai batean eraso homofobo nere autoestimuarentzako larriak jasan nituen, bestelako hainbat erasorekin batera, eta bizkarrak soilik aurkitu nituen bueltan (ta ez izan kutreak).

total, iristen dela puntu bat guztiz ixten naizena, nahiago dut ixilpean sufritu hitz egitea baino, gurasoekin hitz egitea baino. nik lgtb tematikako film dexente ikusten ditut, baina amak ez du atsegin eta ez da gai bat bera ere nirekin ikusteko (eta film asko ikusi ohi dugu elkarrekin).

aurtengo zinemaldian, blog hontantxe komentatzen dudan moduan, film ezberdinak ikustera joan ginen, besteak beste "contracorriente" oso film emotiboa izateaz gain neretzako iraultza bat dena, lehen aldiz amarekin horrelako film bat ikusten baitut.

gaur telebista ikusten nenbilen eta ama etorri da, sexuari buruzko saio bat zen, alabaren lesbianismoa onartzen ez duen alaba bat eta ama bera dira protagonista.

biok geratu gara ikusten (twitter bidez komentatu dudan moduan) eta esaldi asko ezagunak egiten zaizkit. ezagunegiak. orduan intentsidade handiz ikusten dut, amak (ere) zeozer ikas zezakeelakoan. eta komentario baten harira hitz egiten hasten gara. "baina si zu etzea holakoa, etzea homosexuala..." batzutan batzun itsutasunak beldurtzen nau. ze demontre egon gara bizitzen orain artean, bi mundu paralelotan?

begia dardarka jarri zait ta dena, oraindik dardarak dirau, urduritasun ta tentsio akumulatuagatik (ez banuen nahikoa biharko azterketekin...) ta denbora batera etorri zait berriz:

-haserretu in zea nerekin?
-ez, ama, ez, dezepzionatu in nazu, baina haserretu ez.

pena da sufrimendua moduren batean ulertzen lagun dezakeen zerbait ematen dela uste eta arrotz den zerbait bezela hartzen denean, itsutasun emozionala.

amets pornografikoak

luther_blissett 09/11/2009 @ 02:42

ametsen kontua nere imaginarioan horren rekurrentea izatea ez da kasualitatea, askotan jausten bainaiz ametsen erresuman (ze demontregatik juntatuko nituen amets eta erresuma esaldi berean?), gainera egiten ditudan gauzetatik behintzat erdiak ametsengatik egiten ditudala esango nuke, eta beraz, ametsek nere bizitzan garrantzia berezia dutela esan daiteke.

asteburu hontan beroaldi latza izan dut, ta ezin nuenez atera (hala da, ez dut arrasatetik edo altsasutik ibiltzerik izan), ba kanpaijotzeari ta ikasteari (aitzakia gutxi nun bestela... ta noizpait hasi beharra nun, ala?) eskeini diot nere denbora.

ikastearen zatia aspergarria denez (jeje) besteaz arituko naiz. ez naiz gehiegi ibiltzen web pornoetan-ta, baina lagun batek noizpait komentatu zidan batekin gogoratu nintzen, cam4. web honen kontua da jendeak webcama jar dezakeela besteek ikus dezaten, edo besteek jarritakoa ikus dezakeela, txat bat du emititzen ari den bakoitzak, ta honen bidez ikusi nahiko zenukeena eskatzeko aukera edo nahi dezunerako aukera ematen zaizu. pagatu egiten badezu (ez detena gomendatzen, baina aukera bat da), lokalizazioa sartzen da, ta zure ingurukoa dela dioen jendea bakarrik bilatzeko aukera ematen zaizu hori bada nahi dezuna.

bale, honaino azalpenak. ta zertara zetorren hori guztia?

ba denak du lotura, blog hontan pornoari buruzko testu ezberdinak daude, baina honetarako bereziki hau interesatzen zait, ta ameslariaren kontua nioen agian ameslariegia naizelako interes komertzialak enoratzen (dirua ematen baitiote bisita gehien duenari, ta horrek konpetentzia zikina indartu), baliteke, baina holako webek norabide askotan joan daitekeen sorkuntza ahalbidetzen dute, estatu txiki bat pornoaren ikono bihurtu ta denok horkoak garela esaten badugu, gure artean esperimentatu eta ikas dezakegularik, euskal porno antiheterosexistaren inguruan interesatutakoen komunitatea bilduko duen gune esperimental bilakatzen, momentuan sortu eta desagertuko den esperientzia lantzen gainera.

agian ameslariegia naiz, baina ilusionantea da.

garaipena

luther_blissett 16/10/2009 @ 23:05

lagun batek cd bat pasa dit, ta cd hortan kantatzen dunetako batek bere aurreko grabazio batean esaten zuen borroka kantak tradizional bihurtu badira zerbait gaizki doala, azkenean berbeneroek bezala, esaten dutena ahazten baitu jendeak, kantatzeagatik kantatuaz.

hori diot askotan gauzak esaten ditugunean "berbenero" dirudigulako, "irabaztera goaz", "geurea da garaipena" ta holakoekin, ezpaikaude garaipenetik oso gertu. batzutan ohitura delako soilik, eusko gudariak kantatzea bezala.

baina neretzako gehiago da, nik diodanean "irabaztera goaz!" ezin dut modu monotonoan esan, herra puntu bat da, barru-barrutik datorren herra. eta horrekin esaten dugu irabaztera goazela, esanaz bezala gorrotoz blai utzi gaituenari ezin diogula garaipena gozatzen utzi, muturren aurrean lapurtuko diogula garaipena.

stp2012

luther_blissett 15/10/2009 @ 16:11

lo queremos todo

luther_blissett 15/10/2009 @ 15:58

denbora indeterminatu batez nahi nuen mantendu "paradoxa" testua lehenengo bezala, baina gertaerek alde guztietatik superatu naute.

1. goardia zibila institutu baten atean, bertara sartzeko haien artetik pasatzea derrigortzen.

2. goardia zibila hor 10 pertsona atxilo hartu zituztelako zegoela jakitea.

3. institutu horren gristasunaz jabetzea, klasetik kanpora begiratzean atxiloturik zeuden lekua ikustean.

4. urriaren 17a heltzear dela (ez dakit ezta ze egunetan bizi naizen) eta ibaetan hitzaldi bat egingo dela horren harira 29an.

5. talde feministek indarberritu nautela, aupa zuek!

ezin ixilik geratu maitasun /gorroto hitzak eskeini gabe (bakoitzari berea)

mundua grisa da, baina ukabil piruletadunekin apurtuko dugu hodeitzar gris jazartzaileek inposatu nahi diguten aislazionismoa.

arriba las que luchan!

i wanna be (in) your vlog

luther_blissett 08/10/2009 @ 19:01

bizitzaren gauzek egun gutxian youtubeko bideo asko ikustera eraman naute, gehienak bideoblogetakoak, batzuek vlog deituak, ta hortik (ta aski ezaguna den abesti batetik) dator gaurkoaren titulua.

kontua da dibertsio hutsezko asko badago ere (adorablea da ssshrimpy delakoa abesten entzutea), gauza interesgarriak ez direla gutxi, ta jarri naiz pentsatzen zenbat molatu zezakeen holako zerbait egiteak gure toke bereiztuarekin (askapen sexuala, absurdo bortitzena, teknologia, politika, kutrerioa, esperimentazioa, terapia...), ta noski, gure hizkuntzan.

gero ohartu naiz nere hombre-proyecto izaeraren oinarrira joan naizela, nere proiektu ideal eta inoiz gauzatuko ez direnetara, mundua aldatzearekin amestera naramaten baina soilik ametsetan geratzen diren proiektuetara, horrenbeste karakterizatzen nautenak, zen askok egiten dizkidate komentarioak zentzu horretan.

baina nere proiektu (oraingoz?) gauzatugabe ta eszentrikoenarekin gertatu zen interneten ideia jarri ta sekulako zurrunbiloa sortu zela (eitbren ia adar guztietatik saiatu ziren kontaktatzen! baina nik soilik komunikabide libreetan espresatu nituen iritziak, nahiko modu kaskarrean, baina denetik ikasten da) batzui eskemak hautsi ta euren lanketa propioak egiten hasteko punturaino.

ba ea honek ere bide berdina jarraitzen duen!

dum-dum, dum-dum, dum-dum...

stop the remake!

ameslari_suizida 24/09/2009 @ 22:41

egun normal bat zen lehendabizikoz telebistaren aurrean jarri nintzenean film hura ikusteko. ez nuen beste munduko ezer espero.gaur jada urteak pasa ta jende dexenteri erakutsi diot film liluragarri hori, bere kutretasunean sekulako indarra duen filma baita.

ta hara non agertu zitzaizkigun mtvkoak remake bat egin nahi zutela, urteak pasata ere munduko zinema ezberdinetan, astero jartzen den film hau, diru iturri izan zitekeela ikusi eta hor agertu zitzaizkigun sarraskia burutzeko prest, kutrerioa eta lizuntasuna aldarrikatzen duen filma, bakoitzak bere bidea lantzea aldarrikatzen duen filma, ultra azukreztaturik zentzugabea bihurtuko ez balitz bezala!

gainera, filmaren musika berritu eta aldatuaz, zer geldituko da gure film kuttunetik? ez al da frank, gure frank, herriaren lizunon frank, bruce labruceren filmeko otto baina desorientatuagoa ibiliko? ikaragarriak dira diruzaleak gure ikurrak suntsitzen.

iritsiko da eguna transilbania transexualeko trabesti maitagarriek mundua beteko dutena, eta orduan ez da remakerik egongo munduko kontserbadore eta putre diruzaleak salbatuko dituenik.

frank hiltzen saia zaitezkete, baina miloika gara, munduaren mila txokotan frankek kutsatutakoak.

stop the remake, the virgins are getting confused!

garuna taladratzen

ameslari_suizida 02/09/2009 @ 00:54

PDAren kontuak entretenituegia euki nau ta oraindik konpondu ez badet ere (¬¬), itziar zigaren devenir perra liburua irakurtzen jarraitu det, aipatutako kontua hasi zenean utzi nuena.

interesgarria ari zait egiten liburua, ta gainera momentu egokian hartu det, ze itziarrek aipatzen dun jarrera putonesko hori askotan ibili da nere barnean bueltaka, performatibbitate deitzen dion horrek jarrera guztiz politikoak dituela aspaldi ulertu nuen, drag-king bat eszenan sartzeak heteropatriarkatuarekiko deskonexio berriak proposatzen dizkigu, ta jarrera putonesko konsziente eta feministak baita ere.

ile luzea nuenean askotan pentsatu nuen nere jarrera putoneskoa muturrera eramatean, baina beldur eta barne muga batzuk oztopatu zidaten hori. ilea moztu nuenean, mozten ari nintzela, hori etorri zitzaidan burura, ordua izango da orduan, ez?

bihotza bezela, dum-dum, dum-dum, irabaztera goaz!

gora zorrifeminismoa!

el pedofilo baboso eta la zona gris

ameslari_suizida 01/09/2009 @ 15:07

ez det lortu oraingoz PDAtik idaztea, ta testu interesgarriekin aurkitzen joan naiz, asike batzuk igo ditut.

badaude bi ez ditudanak igo, nahiko mezu tostoiak igo ditudalako eta azken aldian bisita dexente egiten dizkidazuela ikusita etzaituztet agobiatu nahi erez...

hemen doaz linkak, nahi dituenak irakur ditzan, igual beste batean igoko ditut.

bat eta bi

DESENFOQUE (POLÍTICO) DE LO SEXUAL: POR UNA SEXUALIDAD TOTAL (EZtik hartua?)

ameslari_suizida 01/09/2009 @ 14:54

Pensemos en sexo y política. Pensemos en sexo como experiencia de plenitud, descomposición de identidades y desestructuración de sentidos. Pensemos en política como sutileza en la intersubjetividad, como modo de poner en obra la voluntad de/en la vida cotidiana, como discurso y lenguaje que fundamenta el accionar de lo-humano-en-interrelación. Pensemos en las vinculaciones de lo político con lo sexual* . Pensemos más bien en cómo la re-configuración de lo político implica el cuestionamiento de las formas y los contenidos de lo sexual, pero no porque esto último constituya el inconsciente de lo anterior – ni viceversa -, sino porque un proyecto de liberación de la vida cotidiana requiere de una perspectiva unitaria. Y porque sin duda nos gusta tanto lo público del sexo como lo íntimo de la política, y todas sus variedades que como enredadera se dan cabida en el universo.

Una sexualidad total es una re-configuración de lo sexual en un horizonte sin enfoques, en un descentramiento radical, en una experiencia de apertura infinita de la praxis sexual y del ánimo sensual. Es saliva, sudor y ternura; es juego, pathos y gruñido; es plenitud, decepción y ruptura. Es una completa levedad de los contenidos sexuales posibles hasta ahora, y una absoluta consistencia del sexo como forma posibilitante de cualquier sentido, dirección, textura, sonoridad que se quiera inventar desde allí. Una sexualidad total es un discurso en voz baja que articule la explosión que queremos vivir como sujetos modernos tardíos: disolución del yo, acontecimiento final, ya no pequeña sino gran muerte. Una textura latente, una obra de baja frecuencia, una húmeda y cálida experiencia.

Irakurri gehiago »


Nor naiz ni

Borrar es Quemar - Contra la desaparición de hedeggeriana.com.ar y jacquesderrida.com.ar

Windows 7 Sins

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Sindikatu