Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Kategoria: zinea

amets pornografikoak

luther_blissett 09/11/2009 @ 02:42

ametsen kontua nere imaginarioan horren rekurrentea izatea ez da kasualitatea, askotan jausten bainaiz ametsen erresuman (ze demontregatik juntatuko nituen amets eta erresuma esaldi berean?), gainera egiten ditudan gauzetatik behintzat erdiak ametsengatik egiten ditudala esango nuke, eta beraz, ametsek nere bizitzan garrantzia berezia dutela esan daiteke.

asteburu hontan beroaldi latza izan dut, ta ezin nuenez atera (hala da, ez dut arrasatetik edo altsasutik ibiltzerik izan), ba kanpaijotzeari ta ikasteari (aitzakia gutxi nun bestela... ta noizpait hasi beharra nun, ala?) eskeini diot nere denbora.

ikastearen zatia aspergarria denez (jeje) besteaz arituko naiz. ez naiz gehiegi ibiltzen web pornoetan-ta, baina lagun batek noizpait komentatu zidan batekin gogoratu nintzen, cam4. web honen kontua da jendeak webcama jar dezakeela besteek ikus dezaten, edo besteek jarritakoa ikus dezakeela, txat bat du emititzen ari den bakoitzak, ta honen bidez ikusi nahiko zenukeena eskatzeko aukera edo nahi dezunerako aukera ematen zaizu. pagatu egiten badezu (ez detena gomendatzen, baina aukera bat da), lokalizazioa sartzen da, ta zure ingurukoa dela dioen jendea bakarrik bilatzeko aukera ematen zaizu hori bada nahi dezuna.

bale, honaino azalpenak. ta zertara zetorren hori guztia?

ba denak du lotura, blog hontan pornoari buruzko testu ezberdinak daude, baina honetarako bereziki hau interesatzen zait, ta ameslariaren kontua nioen agian ameslariegia naizelako interes komertzialak enoratzen (dirua ematen baitiote bisita gehien duenari, ta horrek konpetentzia zikina indartu), baliteke, baina holako webek norabide askotan joan daitekeen sorkuntza ahalbidetzen dute, estatu txiki bat pornoaren ikono bihurtu ta denok horkoak garela esaten badugu, gure artean esperimentatu eta ikas dezakegularik, euskal porno antiheterosexistaren inguruan interesatutakoen komunitatea bilduko duen gune esperimental bilakatzen, momentuan sortu eta desagertuko den esperientzia lantzen gainera.

agian ameslariegia naiz, baina ilusionantea da.

i wanna be (in) your vlog

luther_blissett 08/10/2009 @ 19:01

bizitzaren gauzek egun gutxian youtubeko bideo asko ikustera eraman naute, gehienak bideoblogetakoak, batzuek vlog deituak, ta hortik (ta aski ezaguna den abesti batetik) dator gaurkoaren titulua.

kontua da dibertsio hutsezko asko badago ere (adorablea da ssshrimpy delakoa abesten entzutea), gauza interesgarriak ez direla gutxi, ta jarri naiz pentsatzen zenbat molatu zezakeen holako zerbait egiteak gure toke bereiztuarekin (askapen sexuala, absurdo bortitzena, teknologia, politika, kutrerioa, esperimentazioa, terapia...), ta noski, gure hizkuntzan.

gero ohartu naiz nere hombre-proyecto izaeraren oinarrira joan naizela, nere proiektu ideal eta inoiz gauzatuko ez direnetara, mundua aldatzearekin amestera naramaten baina soilik ametsetan geratzen diren proiektuetara, horrenbeste karakterizatzen nautenak, zen askok egiten dizkidate komentarioak zentzu horretan.

baina nere proiektu (oraingoz?) gauzatugabe ta eszentrikoenarekin gertatu zen interneten ideia jarri ta sekulako zurrunbiloa sortu zela (eitbren ia adar guztietatik saiatu ziren kontaktatzen! baina nik soilik komunikabide libreetan espresatu nituen iritziak, nahiko modu kaskarrean, baina denetik ikasten da) batzui eskemak hautsi ta euren lanketa propioak egiten hasteko punturaino.

ba ea honek ere bide berdina jarraitzen duen!

dum-dum, dum-dum, dum-dum...

Pasioek gida gaitzatela

luther_blissett 04/10/2009 @ 23:00

Zinea entretenimendu hutsa baina askoz gehiago bezela ikusten det, neretzako pasioa da, ametsak, borrokak eta antsiak errepresentatzeko modu bat.

Eta galbidera doa.

Galbidera doa, aurretik izan zuen herritartze prozesua atzera botatzen doalako, honek elitizazio basatian amai dezakeelako. Sentimenduak, pasioak eta borrokak galtzean artearen mesedetan. Edo prekario medioari asko zailtzen zineaaren edo beste espresio artistikoetara iristea.

Entzun nuen bat esaten zinemaldian zineak betetzen zirela, urte guztian hutsik zeuden bitartean. Ta seguru ezitzaiola arrazoirik falta, baina diskurso pozoitua zen. Etzuelako esaten alderatuta zinemaldia askoz merkeagoa zela, ia prezio berak kalitate medio hobeagoko zintak eta feedbacka batzen zituela, again garaia da zinea denongana helarazteko, betiko zine erraz edo infumabletik ihesi, bada garaia zinearen altxortxoak denongana iristeko, nere hain gorrotaturiko eliteen automasturbazioa eteten, deskonexioak sortzen. Industriak iristea ukatu nahi digula? Egin dezagun gure sarea, gure zinea, raymundok (gleyzer) eta lagunek zioten bezala, cine para la base. Militantea, konprometitua, jendearengana iritsi eta honi baliagarri izateko sortua, bideokamera dum-dum bala bihurtzeko, bihotzetik bideokamarara energia bidali eta emaitzak gure harresietan zirrikituak sortzeko.

stop the remake!

ameslari_suizida 24/09/2009 @ 22:41

egun normal bat zen lehendabizikoz telebistaren aurrean jarri nintzenean film hura ikusteko. ez nuen beste munduko ezer espero.gaur jada urteak pasa ta jende dexenteri erakutsi diot film liluragarri hori, bere kutretasunean sekulako indarra duen filma baita.

ta hara non agertu zitzaizkigun mtvkoak remake bat egin nahi zutela, urteak pasata ere munduko zinema ezberdinetan, astero jartzen den film hau, diru iturri izan zitekeela ikusi eta hor agertu zitzaizkigun sarraskia burutzeko prest, kutrerioa eta lizuntasuna aldarrikatzen duen filma, bakoitzak bere bidea lantzea aldarrikatzen duen filma, ultra azukreztaturik zentzugabea bihurtuko ez balitz bezala!

gainera, filmaren musika berritu eta aldatuaz, zer geldituko da gure film kuttunetik? ez al da frank, gure frank, herriaren lizunon frank, bruce labruceren filmeko otto baina desorientatuagoa ibiliko? ikaragarriak dira diruzaleak gure ikurrak suntsitzen.

iritsiko da eguna transilbania transexualeko trabesti maitagarriek mundua beteko dutena, eta orduan ez da remakerik egongo munduko kontserbadore eta putre diruzaleak salbatuko dituenik.

frank hiltzen saia zaitezkete, baina miloika gara, munduaren mila txokotan frankek kutsatutakoak.

stop the remake, the virgins are getting confused!

irakaspenak

ameslari_suizida 22/09/2009 @ 21:58

"Para hacer cine primero hay que desnudarse" familystrip filmaren zuzendariari entzuna, agian ez da testuala ze nere ideiak retenitzeko gaitasuna ez da nere fuertea

Interesgarria ari da joaten zinemaldia, esan daiteke ikusi dudan film bakoitzak aportatu didala zerbait.

Familystrip. Emotibotasuna dario alde guztietatik film honi. Momentu tragikoak komikoekin uztartzen ditu, nire ustetan naturalki. Familiarentzako opari bezela sekulakoa gelditzen da, film bezala agian eskasago-edo, momentu batzutan hartzen duen erritmo mantso (ez da bertutea kasu hontan) eta izaera oso pertsonalagatik, baina halakoak gustatuta ikustea plazerra da.

Making plans for ameslari_suizida

ameslari_suizida 21/09/2009 @ 21:15

azken 24 orduak surrealistak izan dira. festak eta gaupasatik, itsasoaren alaba ikustera pasa nintzen, lo gutxi egin, ta lenaren bizitza planeatzen ari ginen, ta zerbait jan eta erresistentzia kafea hartu ostean, familia biluztera bidean noa. Espejismo bat da, asteak askoz erritmo lasaiagoa izatea delako zentzuzkoena, baina esperientzia interesgarria da, bizitzea eskertzen dena.

 

Goizean, lenaren bizitza planeatu ostean, nirekin etorri den nere amari esaten nion kuriosoa zela zinezale ta musikazale aspalditik izanda ere, jazzaldian enaizela inoiz egon, ta zinemaldian atzo lehendabizikoz.

 

Esan didanagatik, ez bainaiz batere kritikak irakurri zalea, ni gehien entusiasmatu eta piztu nauen eszena ez omen da ulertu, nik oso justifikatua ikusten nuen eszena zentzugabe ikusi da. Horri erantzun diot again ni nahiko "lena" naizelako eman diodala zentzu bat, zentzu hori.

 

Beti baztertu ditut teknikotasunak, ta ez dut kriterioa aldatuko zinemaldia izateagatik. Lehenetik hunkitua eta indartua atera nintzen, lenak aldiz guztiz aztoratu nau. Hunkitu, beldurtu, ezinegona sortu. Diote heldugabe baten kontuak kontatzen direla. Enuke nik hitz hori erabiliko, baina holakoak dira kritiko eta pertsona batzuk. Bretainiarren kontua inpagablea benetan. Ze indarra, ze emotibotasuna, ze dotorezia horren gauza tragikoa kontatzeko!

orain familystrip. Argiak itzaltzera doaz, zinearen ordua da.

 

Oharra: nere blogaren irakurle trenzaleari esan nahi diot ahal badu ikusteko "making plans for lena" segituan ulertuko du arrazoia.

2. oharra: system failure latza, barka bezate hankasartzeaz ohartu direnek.

3. oharra: ba berriaren arabera etzegoen system failurerik, berriro jatorrizkora buelta

arteari buruz

ameslari_suizida 27/08/2009 @ 06:16

elitizazioek sutzen naute, hori bloga irakurtzen duenarentzako gauza jakina izango dela suposatzen det. atzo, horren inguruan pentsatzen nenbilela ziberekintzaile (ta ordenagailu birziklatzaile) batekin aspaldi izan nuen elkarrizketa mitiko hartaz gogoratu nintzen. bilbon, kukutzan, ginen egun hartan hizketan.

kontua da saldukeriarako joera ez badago heriotzak saltzen ohi zaituela sortzailea bazara. tamalgarria, tristea, penagarria iruditzen zait "marat-sade" ikustera elitea joatea, eta publikoa aztoratu nahian dabiltzanean (obra horretan denbora pila dabiltza gainera hortan), honek hoztasunetik, teknikotasunetik hartzea. baina are tamalgarriagoa dena da prekario garen masa handi horrek ez duela, ez dugula, interesik azaltzen. elitearen masturbazio mental kriminalean gelditzen da jendea aztoratzeko eta jendartea beste modu batera antolatzeko saiakera, hartzaile beharko luketenen gehiengoaren ezezagutza nabarmenarekin gainera.

ta orduan, zertarako balio du arteak munduko ekintza iraultzaileena filmaffinityn bere balore artistikoagatik oso ondo baloratutako film bat ematen amaitzeko ez bada? ta zer du horrek positibotik guretzako, prekarioontzako?

zertarako nahi dugu artea gure borrokalagunetaz desjabetzeko bada? zertarako artea che desitxuratzeko, neruda maitasunaren ikono apolitiko gisa erakusteko edo paco ibañezen edo carlos canoren abestiak zarzuela jauregian interpretatzen amaituko badute?

zertarako nahi dugu artea bukowskiren poema zikinena baina zikinago badago jada?

hark, lehen aipatutako elkarrizketa mitiko hartako tipoak pornoan ikusten zuen iraultza, morala zeozerk urratu bazezakeen bortizki, heteropatriarkatuarengandik modu argian bereizten zen pornoa zela hori sinisten zuen.

ez dakit pornoa den erantzuna, baina panorama kultural faltsuki aktibo (esan daiteke estatiko) hau nolabait eztandarazi beharra dago.

zarautz

ameslari_suizida 10/06/2009 @ 19:45

zarautzez dudan lehen oroitzapena hondartzara familiarekin joatearena da (bai, oso tipikoa). orduan ez nuen gehiegi atsegin egia esan, hondartzak enau inoiz gehiegi motibatu (eguzkia hartu, bainatzeak ta hori, ze gauek paseatzeak asko erakartzen nau). denbora pasa zen eta ya ez nintzen gurasoekin gehiago joan hondartzara. lagunekin hasi nintzen joaten, san pelaiotan ta gauez. ta neska batzuk ezagutu genituen hondartzan tontoarena egiten, gehienbat bat, baten begiak. gero queer iraultzaren saiakera (je) etorri zen, etzena azkena izan, baina bai lehena, ta nere izaera fallidoaren erakusle argia. queer iraultzaren saiakera etzen zarautzen izan, baina bazeuden bi hangoak, ta gehien bat hoietako bat, nere existentzia markatua utziko zuena (guztiz inboluntarioki). gero putzuzulo etorri zen, garai batean askotan bixitatzen nuen txokoa, nere bikote bakarrari min gehien egin diodan unearen zoritxarreko testigu, kontzertu, zineari buruzko elkarrizketa, sexualitatearen inguruko eztabaida-tailer, pasaiako enboskadaren inguruko hitzaldi mitikoa eta beste hainbat gauza eman dizkidana, erlazioen aztoratzaile eta lotsaren erakuslea.

gero garaiak itzaltzen joan ziren, lotsak handitzen, bizitza beste bide eta kokapen geografiko batzuk hartzen, eta nire bihotzak min hartu zuen egun hartatik enaiz ia (agian egunen batean, baina nago ezetz) han berriro izan.

bueltatuko naiz, bueltatuko naiz, ta beste fase batean bezala. azken aldian nire ondoan nituenak ez bait ditut nirekin izango. egia esan emozionatua nago, iragana etengabeki atejoka datorkidanean (anaiak esaten zidan "ui, ya ez duzu mallacan entzuten..."), skt eta/edo mallacan ikustera eta gure herrian izan genuen moduan, mobida dagoela, txiki ta imanolen herrira!

Manifiesto Por un nuevo cine explicito inteligente, femenino y feminista.

ameslari_suizida 28/11/2008 @ 18:53

Aquí estamos, por fin las mujeres hemos llegado para cambiar el porno.

En el nuevo cine para adultas quiero ver a mujeres decidiendo cómo se nos representa: quiero ver a mujeres siendo mujeres, mujeres como tú y como yo, mujeres con sentimientos, educación, profesiones, madres, casadas, divorciadas, solteras, amantes, jóvenes, adultas, delgadas, con curvas, siempre disfrutando de su sexualidad y disfrutando las situaciones sexuales que se presentan en las películas.

La sexualidad de las mujeres es fuerte en su expresión, quizás eso preocupe a algunos hombres, quizás prefieren pensar que sólo las guarras, las prostitutas y las calentorras son sexualmente atractivas, y que el resto de mujeres son seres inocentes. A muy pocos hombres les gusta pensar en la sexualidad de sus madres, hermanas o hijas. Y es que todas somos seres sexuales, no sólo las Jennas Jamesons.

Irakurri gehiago »

cinema paradiso

ameslari_suizida 29/10/2008 @ 02:34

berandu da eta oraindik esna naiz, esna baina ametsetan. duela urte batzuk ikusi nuen cinema paradiso lehenengoz, eta ezinbesten pentsatzera eramaten nau ikusten dudan aldi bakoitzean (filmak bostmila aldiz ikusten dituenetakoa naizelako).

cinema paradisok barnetik guztiz aztoratu eta nire bizitzaren inguruan erreflexionatzera narama aldioro. denok dugulako cinema paradiso bat barnean edo hobe esanda salvatore bat.

denok? egia esan geroz eta salvatore gutxiago gaudenaren sentsazioa izan ohi dut, geroz eta cinema paradiso gutxiago ditugunarena, badirudi gure barne zineek su hartu eta aparkaleku bihurtzen dituztela berreraiki beharrean. horregatik jarraitu behar da borrokatzen, mundu hontan salvatorerik ez faltatzeko, mundu hontan cinema paradisoak nonnahi egoteko, hunkitzeko gaitasuna izatea eta hunkitzea bera dugun altxor preziatuena delako.

cinema paradison ikusiko gara.

"egiten duzuna egiten duzula, maita ezazu"


Nor naiz ni

Borrar es Quemar - Contra la desaparición de hedeggeriana.com.ar y jacquesderrida.com.ar

Windows 7 Sins

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Sindikatu