Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


aurkezpena

ameslari_suizida @ 22:15

bada jendea ezberdin izaten saiatu arren beti bere jatorrizko formara bueltatzen dena, ba hoietako bat nauzue.

bada jendea hitzetan, hauek errepresentatzen dutenean eta oroitzapenetan foko handi-handia duena jarrita, beraien ustez etorkizunik ez dagoelako iragana ulertu eta ondoan izan gabe, ba hoietakoa naiz ere.

bada jendea hotz izateko kapaza dena, beste batzuk ordea berotasuna behar dugu alde guztietatik.

bada jendea ametsen mundua egiazkotzat ez duena, horietakoa ez naiz.

duela urte batzuk urriko egun hauetakoren batean nere blogari izena ematen dion hitza irakurri nuen, grazia egin zidan (akats bat zelako, baina akats polita) eta egun hauetan berreskuratu nahi izan dut, ez kasualidadez.

duela urte batzuk (aurrekoaren urte berdinean) ordu batzuk falta ziren nere bizitza goitik behera aldatzeko, eta orain berriz aldatzen dabilenean iragana ahaztu gabe aurre egitea aldaketa berri honi ideia ona zela iruditu zait.

izena ameslari_suizida jarri dut, baina ez erromantikoa naizelako (bakarrik), ameslari suizidak nere buruan errepresentazio bat du, ameslari suizida dena ematera doan pertsona hori da, jakinda ere sufrimendu asko ekar diezaiokela bere jarrerak, baina irabaziko duela sinetsita egiten duelako, berak nahi ez bezala aterata ere aurrera joan delako, ez delako beldurtu eta berak uste zuenagatik borrokatu duelako.

hori egitea nere barnean doalako.

ea interesgarria egiten zaizuen sortu berri den ziberlekutxo hau

Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Sindikatu