Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


porno militantea (lagun batek idatzia)

ameslari_suizida @ 15:48

Kapitalismoa eta moralitate judeokristaua hain daude errotuta gure gizartean non eremu publikoan ez ezik, eremu pribatuan eragiten duten. Kapitalismoak ez du gizaki askerik nahi, kapitalismoa bera biziraungo duten kontsumitzaileak baizik. Kontsumitzen igarotzen ez dugun une bakoitza porrot txiki bat da kapitalismorako. Zentzu honetan, sexualitatearen definizio oso zehatz bat ematen digu kapitalismoak, moralitatea judeokristauak lagunduta. Sexualitatea familia nuklearra sostengatzeko bideratuta egon behar da. Sexua ez da plazer huts izan behar, eredu hauek birsortuko dituzten gizaki berriak sortuko dituen ekintza mekanikoa baino. Horra hor, maitasunaren mitoa, gizaki osoak egingo gaituen beste pertsona horren alegizko beharra. Bestearen monopoliodun eta haurrak sortuko dituzten bikotekideak.

Sexua tabu bat da. Batez ere, arestian azaldutako eredu horretatik at ematen bada. Guzti honen desbideraketa moduan, sexua gizakiaren lorpen soziala neurtzeko aldagaia bihurtu da. Gizaki batek zenbat eta sexu kopuru (oro har, kalitatea ez da kontutan hartzen) haundiago lortu, orduan eta prestigio sozial haundiagoa eskuratzen du. Honen ondorioetako bat prostituzioa eta pornografiaren gaitzespena da. Sexua lortzeko ordaindu beharra edota beste batzuek praktikatzen duten sexua kontsumitzeak, sexua norberak lortzeko gaitasun eza bezala ikusten da. Baina biak ala biak, baldin eta parte hartzen duten guztiak jakinaren gainean eta ados badaude, gizaki askeen arteko trukaketak baino ez dira.
Utz dezagun prostituzioa eta prostitutak salbatu nahi dituzten paternalistak alde batera eta pornografiaz hitz egin dezagun. Egun ekoizten den pornografiak, kapitalismoa eta moralitate judeokristauaren ispilua da. Azkenengo hauek bezala, sexu, eta ondorioz gizaki, mota zehatz bat bultzatzen du. Sexua erreproduzitzeko bitartekari hutsa izanik pornografian birsortzen den sexualitatea sarketa lortzera bideratuta dago. Bestalde, pornografia mota honetan parte hartzen duten gizakiak, egun eta hemen gorputz erakargarritzat definituta daudenak, seme-alabak izan beharko luketenen eredu bezala aurkezten zaizkigu, hots, fisikoki birsortzea merezi direnak.
Logika guzti honek badu akats bat. Ezer ez da berez pornografikoa. Nik txakur bat ikusten dudan lekuan zoofiliko batek pornografia ikusten du. Pornografia ez du ikusten denak definitzen, begiratzen duenak baizik. Era guztietako gustuak daude beraz, denak izan gaitezke pornografikoak norbaitentzako.
Gaur egun ekoizten den pornoa ez digu agintzen ze nolako sexua praktikatu behar dugun bakarrik, baizik eta ze nolako gizaki motak gustatu behar zaizkigun, eta ondorioz, nolakoak izan nahi dugun. Nolakoak izan behar diren gure gorputzak. Nolakoak gure buruak.
Ni gizaki oso bat naiz. Nire begietatik begiratzen dut. Nire kokagunetik begiratzen dut. Nire ingurura begiratzen dut eta pornografia ikusi nahi dut nonnahi. Gizaki askeek bero jartzen naute. Ez arroparik gabeko gizakiak, gizaki biluziak baizik. Beldurrez beteak. Beraien muga eta harresietan zirrikituak irekitzeko prest dauden gizaki guzti horiek jartzen naute bero. Nire harresietan zirrikituak irekitzeko gai direnak. Iraultza barne iraultzarik gabe ulertzen ez duten gizakiak pornografikoak dira. Porno militantea familia nuklearraren kontrako ekintza zuzena da. Edertasunaren berdefinizioa bultzatuko duena. Aurredefiziorik gabe, kaduzitate datarik gabe. Gorputzeetatik haratago doan definizio iraultzailea. Esperimentazioan oinarritutakoa. Unean uneko maitasunez. Jabetza pribaturik gabe. Presarik gabe. Aurredefinitutako helbururik gabe.

Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(2) »

  • gradisca — 2008-11-07 - 17:33:00 GMT 1

    Lehengo mila esker nire bloga irakurtzegatik. Gustiz adoz nago zure lagunarekin. Oso garrantsitzua da esatea egungo pornoa kapitalista ezezik matxista ere badela. Egun badaude zuzendari emakume pilo pornoa egiten baina kapitalistak izaten jarraitzen dute. Egun, produktora asko porno alternatibo deritzona egiten hasi dira, baina nire ustez dirua irabazteko modu bat besterik ez da. izan ere, produktora askok alt porn eta porno konbentzionala egiten jarraitzen dute. porno alternatiboan dirua irabazteko modu bat ikusi dutelako gaur egun jende asko porno hori kontsumitzen hasi delako eta batez ere emakumeak. Beraz, ¿Nola egin pornoa kapitalismotik at?

  • ameslari_suizida — 2008-11-08 - 00:03:00 GMT 1

    bueno, seguruena bakoitzak modu batera ikusiko du, baina ni urteak nabil hau planteatzen eta orduan (norbaitek kontrakoaz konbentzitu arte) baliagarri zaizkidan formulak okurritu zaizkit.

    adibidez planteatuko bagenu askapen sexualera bideraturiko okupazio bat, tipo maldrilgo rompamos el silencio (7 egun ekintzaz bete) eta konplizidadea, jolasak, desira, afektua, plazerra, gorputzak... landuko bagenitu modu askean, ez litzateke momentu bat emango zeinean nahi bagenu pornoa sortu genezakeen?

    edo pornoa (erre)produkzio sistemetatik aldentzen, estereotipoak bilatu beharrean gorputza ezagutzera bultzatuko duen pornoa egingo bagenu, do it yourself filosofia jarraituaz (intimidades.es en bezala) ez ginateke ariko kapitalismoaren oinarri den zapalkuntzaren aurkako manifestu bat egiten?

    nik askotan esaten det porno inpotentea, gurpildun aukietako pornoa, zaharretxeetako pornoa, marginatuen pornoa landu behar dala, mapetatik atera gaituzten guztiak batu eta puntu ahalik eta handien eta ahalik eta kritikoena sortzea

    zuk linketan dituzun batzuk egin dute zeoze aspektu horretan...

    ah, ta bai, matxismoarena egia da, nik kapitalismoa jazarpen sistema moduan ulertzen det, eta matxismoa jazarpena denez bertan sartzen det, baina etzaizu arrazoirik falta.

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Sindikatu