Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


arabatik dator notizia

ameslari_suizida @ 13:35

Aupa lagun iraultzaile hori!

Hurrengo ekainak 28an Stonewall-eko matxinadaren 40 urteurrena ospatzen da, bollera, maritxu, transexual eta trabestien kolektiboek polizia zein sistemarekin izandako norgehiagokaren urteurrena hain zuzen ere. Gertatu diren eta gertatzeko falta direnen artean beste borroka bat.

Duela 40 urte sexu askapenerako iraultzak banakako borrokatik talde-borrokara pasa zen, borrokarako erakundera. Egunez egun, minutuz minutu, banakotasunetik taldera igaro den borrokaldia, beste gauza batzuen artean heterosexista deitzen dugun sistema harrikatzen dihardu.

Iraultza une bateko gertaera bakarrik ez dela sinesten dugu, iraultzaile bat bere bizitzan egunero, orduro, minuturo eta segundoro iraultzailea da, eta irekita dauden fronte ezberdinetan ere iraultzailea da. Ezin da erabateko aldaketara heldu, aurretik fronte ezberdinetako aldaketa txikietatik aurrera egiten ez bada, aldi berean aldaketa handiak izan daitezkeenak.

Bollera, maritxu eta transexualen harrotasunaren eguna dela eta, sexualitate, harreman edota egungo bizitza ereduak zalantzan jartzeko deia luzatu nahi dugu. Zapaltzaileek jarritako sistema zaharkitu eta eskuineko horrek ezarritako ereduak eztabaidatu.

Pertsona, kolektibo, erakunde iraultzaileei, eraikitzen ari garen mundua eremu guztietan askea izan dadin deia iraultzailea luzatzen diegu. Gizarte askerik gabe mundu askerik ezin delako egon, errepresio sexualarekin askatasunik ezin delako egon.

Zure orientazio sexuala, gustuak, plazerrak, sentimenduak... edozein direla ere, ariketa iraultzaile huts batetan sexu askapenaren borrokarekin bat egitea ezinbestekoa da. Borroka hori borroka iraultzailea delako, ez da une bateko borroka, nahi ditugun harreman ereduak eraikitzeko borroka baizik.

Stonewall-en argi izan zuten, eta harri eta botilen bitartez polizia zein sistemari erantzun zioten. Gaur egun argi izaten jarraitzen dugu, gure ahoak, eskuak, oinak erabiliz erantzun behar dugu, hau da, heteronormari gure gorputz intsumisioen bitartez erantzun behar diogu.

Honengatik guztiagatik, Stonewall-eko matxinadaren 40. urteurrena dela eta, Ekainak 22-28 bitartean burutuko diren mobilizazio ezberdinetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, baita hilak 28an 12,30etan Andra Mari Zuritik aterako den manifestazioan parte hartzera ere. Honez gain, zuen erakundeetatik propaganda edo nahi duzuenaren bitartez, parte hartze aktiboa egin dezazuen deia luzatu nahi dizuegu, sexu askapenerako borroka fronte ireki bat dela aldarrikatuz, sistemari irabazten joan behar garen bataila.

Muxu Iraultzaile bat.

GORA SEXU ASKAPENERAKO BORROKA!!!

PROGRAMAZIOA

Aste osoan zehar:

- Gora tabernan erakusketa "Cuerpos insumisos atados al placer"
- Ekainaren 27tik uztailaren 3a bitartean "translesbohomofobia Gasteizen??" Hala Bedi Tabernan

Astelehena 22
- Hikateneoan 20.00etan hitzaldia, Queer, teorioa vs activismo (Sejo Carrascosa)

Asteartea 23
- 20.00etan Stonewall filma Hikateneoan

Asteazkena 24
- 19,00etan Hala Bedi tabernan Migracion sexual hitzaldia (Fanny Lobos)

Osteguna 25
-19,00etan Hala Bedi tabernan kafe tertulia

Ostirala 26
- 19,00etan Hala Bedi tabernan laburmetrai emankizuna

Igandea 28
- 12,30etan Manifa Andra Mari Zuritik "Stonewall, 40urtez, sistema heterozentrista apurtuz"
ondoren
- Aldikadea (performance)
- Marianitoa
- Bazkari herrikoia
- La Omega (Hip - Hop)
- Mikaela Piton (kantautorea)

Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzun bat »

  • Samstag — 2009-06-24 - 14:58:24 GMT 1

    Akatsez ikasi behar da, noski, baina norbere buruari barkatzen jakitea ere derrigorrezkoa da, beti atzera begira ez ibiltzeko, aurretik dugun bidea ikusi gabe. Ezta?
    Nik behintzat pozez begiratzen diet aurretik ditudan eszena eta sekuentzia guztiei, haien gidoilari izateko irrikitan.

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Sindikatu