Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


"conflicto politico"

luther_blissett @ 09:42

horrela irakurri dut "el pais" egunkarian, "conflicto politico". ez dakit zerk eraman duen idazle iluminatua espresio hori komatxo artean jartzera. ze nik kolore ezberdinetako uniformatu armatuak elementu jazartzaile nabarmentzat dauden leku bat bada, ta gainera erakunde armatu bat ari bada haien aurka, erakunde armatu boluntario eta jende xehez osatua, ez mafia militar mertzenario hoietako bat, gutxien gutxienik arazo bat badela pentsatuko nuke.

politico. aurrez aipaturiko elementu jazartzaileek atxilotzen dituzten pertsonek motibazio politiko argiak (lehen mailakoak!) dituztenean, atxiloketetaz hitz egiten polizia edo kriminologoa atera beharrean klase politiko guztia ateratzen denean, erakunde armatuak ere terminologia politikoa darabilenean eta honekin zerikusia dutenen aurka ekiten duenean, ta pertsona batzuk atxilo hartzen dituztenean politika egin nahi dutela dioten bitartean, boteretik baztertuak direnek komunean ikuspuntu politikoa dutenean, horri nik politikoa esaten diot.

agian jarriko zuten "conflicto politico" "intento de exterminio politico del pueblo vasco" esan zezaketelako, baina hori ez da tolerantea, ta haiek badira, tolerantea estatuaren tesiak defendatzea delako, zaldieroaren gizon jakintsuak egiten duen bezela.

beldurgarria da konstatatzea euskal herriko herri askotan dauden biztanleak baina gehiago direla ziega ilunetan herri honen askatasunaren alde borrokatzeagatik, kazetari batzuk "conflicto politico" jartzen duten bitartean.

Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

Borrar es Quemar - Contra la desaparición de hedeggeriana.com.ar y jacquesderrida.com.ar

Windows 7 Sins

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Sindikatu