Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


opera ya! (hasta la limusina siempre!)

luther_blissett @ 12:42

nazkatzen naute erreferente zakarrek, marxismoaren espresio matxitoek, euskal erresistentziaren sektore herra hutsezkoek, rutinarioek. aspaldi esaldi bat asko esan ohi nuen, esaten nuen begi bat euskal herrira ta bestea mundura begira nuela, erreferente nituenetatik ikasteko, eta hemen lantzeko bide hoiek. aspalditik ditut gertukoak sentitzen komunikazioaren gerrilla, hacktibismoa, autonomia operaia eta horren ildora sortuak, "mugimendu antagonista" deitua izan dena, queer mugimendua, eta askapen sexualerako fronte kaƱeroak (euskal herrian medeak taldea espresio ezagunenetakoa dutena)

irudimena lantzen duten erreferenteak dira gehienean, ta irudimena lantzen ez dutenak ortodoxiatik ihesi doaz, margenetan kokatuak daude, mugekin jolasten dute, kontrabandistek bezala.

kulturaren inguruko hizketaldi bat izan nuen duela gutxi, kulturaren berrelitizazioaz aritu ginen zehazkiago esateko, ta konturatu nintzen zein arroztua (arrotztua) ditugun espresio batzuk, ez dagoela argi guk edo haiek markatzen duten muga, ea gu garen espresio hoietara iritsi nahi ez dugunak edo haiek diren automasturbazioa edo klase masturbazioa nahi dutenak, gu (klase prekarioa) espresio hoietatik baztertuaz.

bada garaia betiko zirkuluetatik irten eta leku berrietatik edateko, borroka molde berriak lantzeko, gune berriak inbaditzeko, eta haiek gureetara ekartzeko, elitizazioaren kontu honekin altxor asko goazelako galtzen beldurrengatik edo klase kontradikzioak sortuko dizkigulakoan, edo bide batzuk desaktibatzen "bigunegiak" direlakoan (komunikazio gerrilla, subvertisinga edo itziar zigak komentatzen duen moduan martxoak 8 batean leioako fakultate bateko sarrera alu erraldoi batekin tapatu eta denak hortik sartzera eramatea kasu) asumituak ditugun bide batzuk baino efektiboagoak izan daitezkeenean eta iristeko ahalmena biderkatu dezaketenean.

opera ya!

Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

Borrar es Quemar - Contra la desaparición de hedeggeriana.com.ar y jacquesderrida.com.ar

Windows 7 Sins

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Sindikatu