ostentazioa
luther_blissett @ 11:20
bakarrik bidaiatzeko ohitura dut, normalean mp3ak edo PDAk lagunduta, kontua da kalea kristaletik bezala ikusten dudala, 3-d zinean banengo bezala, parte baina arrotz.
eta duela egun batzuk autobusean andre batek deitu zidan atentzioa, munduko modu horteroenean zeramalako ferrariren kamiseta bat. eta jarri nintzen pentsatzen, ze mania dagon (eta D&Grekin gogoratu nintzen) marka batzuk daramatzazula erakusteko, ezertara ez badator ere, working class elitea sortzeko edo jakintzazu, arrotz sentiarazten naute joera hoiek, kutrea delako dirudun bat horrelako memelokeriekin ibiltzea, baina ia dirurik ez duen bat dolze & gabana markarekin ibiltzea (akats ortografikoek faltsua dela iradoki nahi dute) oraindik kezkagarriagoa da, publizidadeak horren bortizki markatu dizkigu hitz batzuk, haiei lotuta uste dugula gehiago garela, klase gehiago dugula.
esaten zuten flechazosek "el estilo no se compra, se que tu nunca podras entenderlo" diruaren mugetatik haratago dagoelako duintasuna, eta ez hain justu ferrariren kamiseta bat eramatean.
Tagak: ferrari ostentazioa irudia itxura flechazos
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us




Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi