ez etsi, gogor eutsi behar da beti! http://ametsenenea.nireblog.com ekimen terapeutikoa eta luther blissetten komunikazio organoa// kaleek begiak dauzkate, zein dira begi hoien garunak? Wed, 18 Nov 2009 13:35:24 +0100 ez etsi, gogor eutsi behar da beti! http://static.nireblog.com/imagenes/logo.png http://ametsenenea.nireblog.com http://nireblog.com gaur ez http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/11/18/gaur-ez http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/11/18/gaur-ez bada gaztelerazko ahots ezohiko bat, zirkulu politizatu, nostalgiko edo freaketatik kanpo oso ezaguna ez dela izango suposatzen detena. abesti oso glorioso bat du, "hoy no me levanto yo" deitzen da, ta kantatzen duna chicho sanchez ferlosio da. bereziki bukaerako reflexioa oso brutala da. nere bizi filosofia ulertzen laguntzen du, ez?

Comments

]]>
Wed, 18 Nov 2009 11:28:34 +0100
txiki http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/11/17/txiki http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/11/17/txiki txiki sentitzen naiz, txiki-txiki-txiki. azken aldian ilusio gehien egiten zidan gauza (bartzelonara jutea zubian) inposible bihurtu da, haietako batek niganako hostilidadea modu neurrigabean garatu dezakeelako nere komentario batengatik. eta hola juteak ez nau gehiegi ilusionatzen, suposatuko dezuenez.

deslekutua, txiki, indarge. ta orain zer?

bizitza bukle zikin bat da, ta zintzoki sentitzen duzuna adieraztea faltsua izan eta guayismoan erortzea baino baloratuagoa dago. ba bale. ikasi dut lezioa. ez esan inorri egiak, izan faltsu, egin irribarre denei, dirudienez hori da eramaten dena.

gernikara noa aste hontan, ea animoak igotzeitudan. bigarren saioa txapelketa nagusian (bat pobrea ta kotxe gabea da, dena ere ezin da, nahiz eta hortarako dugun info7)

Comments

]]>
Tue, 17 Nov 2009 13:41:04 +0100
asteroideak http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/11/16/asteroideak http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/11/16/asteroideak tentsioak hartzen nau, ihesbiderik ez banu bezala tentsioak hartzen nau. eta ito.
betiko ziklo bera da, nere inkapazidadea frogatua geratzeak horrorea sortzen du nigan. horrorea eta herra. eta azkenik frogatua geratzen bada? eta hesia ezin pasata geratzen banaiz? okerrena da gertukoak sufritzera eramaten ditudala.

ez lehen bezain sarri, baina batzutan pentsatzen dut ez ote naizen goiz joateko sortuak diren atormentatuen espeziekoa (luze iraun dezake egoera honek nortea guztiz galdu gabe, ala?). asteroidea, batek esan zidan moduan.

Asteroideak: izarrak bezain ugariak dira eta batzuetan argia ere islatu dezakete. Unibertsoa zeharkatzen dute, korrika nahiz patsaraz, eta guztiz zoritxarreko patua dute. Amiltzea baita beren izana, autoezereztea. Beste asteroideren batekin talka egingo dute, denborarekin zartatu egingo dira...Eta hainbat izarretara hurbildu arren, haien berotasuna eskuratzeko asmoz, gainontzeko asteroideengandik urrundu arren, kolpe bortitzik ez jasotzeko, zulo beltzen amarruak saihestu arren... badakite, badakigu, jakina da suntsitu egingo direla. Barruan daramaten zeinua da, berunezko koxkorra. Bitxia da beren ugaltzea, hauetako bat txikitu bezain pronto beste bi sortuko baitira, etorkizun beltz horri lekukoa hartzeko.

Comments

]]>
Mon, 16 Nov 2009 14:12:13 +0100
viva la grasia de mi andalusia http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/11/16/viva-la-grasia-de-mi-andalusia http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/11/16/viva-la-grasia-de-mi-andalusia carlos cano adoratzen det, benetan brutala iruditzen zait, ironiaren maitalea abesti askotan, eta herriaren espresioak erabiltzen jendea aktibatzeko. andaluziarekiko atxikimendu berezia dut, agian txikitako oroitzapenengatik, agian besterik gabe, tango-flamenco-fado trioko zati bat hangoa delako, baina carlos cano benetan emozionantea da neretzako.

intuitzen detenez askorentzako ezezaguna izango dela gehienean, abesti kañeroenen konpilazio bat egingo dizuet. ondo kokatu garaia, gaur egun jendea da hona, europara, datorrena, baina garai ez oso urrun batean, andaluziarrak modu basatian deslekutuak izatera behartuak izan ziren, "viva la gracia de andalucia, con pasaporte de emigracion" carlos canoren hitzetan. folklorismoak, manolo escobar eta sevillanak saldu, ta bertakoak alde egitera behartu bizi ahal izateko.

- tango de las madres locas

- la murga de los currelantes (que vuelvan pronto los emigrantes!)

- viva la grasia

- sevillanas de chamberi

- proclamacion de la copla

- sin ti no puedo vivir

- el milagro del palmar

- la especulación

Comments

]]>
Mon, 16 Nov 2009 12:18:19 +0100
itsutasuna http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/11/15/itsutasuna http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/11/15/itsutasuna buf, ez dakit nondik hasi hau... itsutasunak sekulako mina egin dit aspalditik, baina ez objetuak ikustea oztopatzen duen itsutasun horrek, itsutasun emozionalaz ari naiz.

nere inguruan espekulatzea afizio izan dute herrian (transexuala, homosexuala, maritxua, trabestia, bisexuala, inutila, ezer balio ez duena, inteligentea, psoekoa, anarkista, terrorista, independentista, ofizialista, antiofizialista...), bueno, nere herrian eta mugitu naizen eremu ezberdinetan. ta logikoa galdetzea bada ere, inor gutxik galdetu dit ezer erantzun bat asmatu aurretik. ta gurasoek gutxiago. de hecho, sexualitate kontutan nere gurasoekin dudan harremana oso tentsoa da, armada yankiaren politika hori bezela (ez galdetu, ez esan edo holako zeozer). baina galdetu ez arren, sermoi bideratzaileak entzutea tokatu zait ("eske zu izan behar zinen, justu zu", "bizilagunek hau ta beste diote, ta aitak asko sufritzen du", "ezin dituzu zure aldarrikapenak barnetik eraman? beti dena muturrera eraman behar dezu?" imaginatu dezakezue, ez?) bueno, honek denak autozentsura bortitza (a.k.a. spidermanizazioa edo etxean bat eta kalean beste bat izatea)ekarri dit, gurasoek sufri ez zezaten, edo behintzat gutxiago sufri zezaten.

garai batean eraso homofobo nere autoestimuarentzako larriak jasan nituen, bestelako hainbat erasorekin batera, eta bizkarrak soilik aurkitu nituen bueltan (ta ez izan kutreak).

total, iristen dela puntu bat guztiz ixten naizena, nahiago dut ixilpean sufritu hitz egitea baino, gurasoekin hitz egitea baino. nik lgtb tematikako film dexente ikusten ditut, baina amak ez du atsegin eta ez da gai bat bera ere nirekin ikusteko (eta film asko ikusi ohi dugu elkarrekin).

aurtengo zinemaldian, blog hontantxe komentatzen dudan moduan, film ezberdinak ikustera joan ginen, besteak beste "contracorriente" oso film emotiboa izateaz gain neretzako iraultza bat dena, lehen aldiz amarekin horrelako film bat ikusten baitut.

gaur telebista ikusten nenbilen eta ama etorri da, sexuari buruzko saio bat zen, alabaren lesbianismoa onartzen ez duen alaba bat eta ama bera dira protagonista.

biok geratu gara ikusten (twitter bidez komentatu dudan moduan) eta esaldi asko ezagunak egiten zaizkit. ezagunegiak. orduan intentsidade handiz ikusten dut, amak (ere) zeozer ikas zezakeelakoan. eta komentario baten harira hitz egiten hasten gara. "baina si zu etzea holakoa, etzea homosexuala..." batzutan batzun itsutasunak beldurtzen nau. ze demontre egon gara bizitzen orain artean, bi mundu paralelotan?

begia dardarka jarri zait ta dena, oraindik dardarak dirau, urduritasun ta tentsio akumulatuagatik (ez banuen nahikoa biharko azterketekin...) ta denbora batera etorri zait berriz:

-haserretu in zea nerekin?
-ez, ama, ez, dezepzionatu in nazu, baina haserretu ez.

pena da sufrimendua moduren batean ulertzen lagun dezakeen zerbait ematen dela uste eta arrotz den zerbait bezela hartzen denean, itsutasun emozionala.

Comments

]]>
Sun, 15 Nov 2009 23:16:48 +0100
krisia http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/11/15/krisia http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/11/15/krisia gaur blog berri bat publizitatu dela-eta, nire buruari prometitu niona apurtzera noa, krisia aipatuko dut. gorroto dut krisia, barren barrenetrik datorkit gorroto bizia krisia aipatze hutsarekin. aznar bezala bihurtu da, sarkozy edo le pen bezala, hitler edo franco bezela, ultraeskuindar batentzako hugo chavez edo fidel castro bezala, broma erraza, rekurso erraza, batek ilargia seinalatu eta behatzari begira jartzea bezala. ez da krisia kezkatu beharko gintuena (gauza nabarmenki kaltegarriak baditu ERE), agian izango da oso errotua dudalako ekonomiaz paso egitearen jarrera, baina galerak izan gabe 500 euro gutxiago irabazi dituen baten negarrak gutxi esaten dit, zer nahi dezue egitea.

krisiaz ari gara, ekonomiaz, lanpostuen defentsaz, kapitalismoaren amaieraz... ta nor entzuten da lanaren esklabutzaren aurka? nor langileen kontrolaren alde? nor zanon berrien alde?

enpresako komitean langileen ordezkari moduan dago aita, tipoak bere indar asko xahutzen du horretan, horregatik, ta askotan bere testuak irakurri edo kontatzen dizkit, ta zer nahi dezue, desenkantatua nauka. badakit zintzoki egiten duela egiten duena, baina ez dut hori denik bidea ikusten...

gogoratzen naiz bilbon botelloiaren alde manifestatu eta baionan prekarietatearen aurka manifestatzen zireneko hura (gazteleraz ley del primer empleo edo holako zerbait zen baionako gatazken iturburua), antzeko zerbait dirudi.

krisia gora krisia behera, neri berdin dit krisiak, kriminala dena languneak langileen eskuetan ez egotea da. orduan ez krisi ez krisiondoko, ta seguraski zoriontsuagoak izango ginen lanaren (gainera lan prekarioa) esklabutzaren gatibutzatik ihes eginda.

ah bai, bloga: krisikatzen

Comments

]]>
Sun, 15 Nov 2009 14:52:43 +0100
kondenak eta argitasuna http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/11/15/kondenak-eta-argitasuna http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/11/15/kondenak-eta-argitasuna flipatzen batzuk duten mania horrekin... atzo baina esplizituagoa izango naiz: azken aldian batasunerako joera indartzen ari dela dirudi fronte indepenentistan (espetxeratuek prestatzen zuten testu hura, altsasuko prentsaurrekoa, ELAren dokumentua, EAk aterako omen duena hurrengo astean, brian currinen hitzak, gerry adamsenak, ABk atzo erabakitakoa...) eta batzuk ari dira esaten argitasun gutxirekin ari dela ezker abertzalea (irakurri dituzte testu hauek edo "default" ateratzen zaien komentario lekuz kanpokoa da? hor nere galdera), gaur berriz ere, euskal independentismoaren hain lagun ona den aizpeolea jauna bere kontuekin dator (tipo hori ez da nekatzen?).

atzo burbuilaz hitz egiten nuen, baina burbuilaren alde batez bakarrik (meritu gehien alde hori egiten ari baita burbuila apurtzeko), beste aldea alde independentista da, ta mitchell delakoaren kontua esplizituki jokoan sartu ta gero, jende askok ulertu du (aizpeolea jaunak ere, seguru nago) esaten ari den gauzetako bat, batzuek nahiko luketenaren kontra ez dena bakarra, erakunde armatuak bere ekinarekin amaitu behar duela, azken aldian denon ahotan dagoen bide politikoak soilik lantzearen harira. ez da sekulako analista politiko ona izan behar gainera jakiteko borroka armatuaren eteteak (eta etetea diodanean definitiboa diot, txiringitoa ixtea) momentu hontan onura gehiago ekarriko lizkiokeela mugimendu independentistari ikusteko. eteteak esan nahiko lukeelako PPSOEren diskursoa desaktibatzea eta independentisten batasuna ia gauzatzea, esan nahiko luke ikaragarrizko ilusioa piztuko lukeela euskal jendartean eta mugimendu herritar oso potente bat piztu dezakeela, ta piztu diodanean politika desaktibatua dutenek aktibatua izatera pasatzeko hautua egitea. eta esan nahiko luke, ta seguru honek egiten diola min gehien aizpeolea jaunari, ilegalizazioen estrategia desaktibatzea, patxi lopez gobernutik kanpo utziaz, euren iruzur hori argi eta garbi iruzurra dela erakutsiaz.

aizpeolea jaunak gaiztakeriarekin ekiten du, bai baitaki askoz errealagoa dela ETA erakunde armatuak ixtea txiringitoa, ezker abertzalea kondenaren fartsa hortan erortzea baino, honek gainera segurtatuko lukeelarik aukera gutxi izatea bake prozesua dinamitatu dezakeen espresio armatu berriak sortzeko, bestela gerta zitekeenaren kontra.

Comments

]]>
Sun, 15 Nov 2009 12:30:56 +0100
atzetik aurrera http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/11/15/atzetik-aurrera http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/11/15/atzetik-aurrera badut ohitura, txikitatik gainera, atzerriko jendearekin harremantzekoa ta orduan, imaginatuko duzuen moduan, kultura ezberdinen arteko txokeak ematen dira. hau berez ez da txarra, baina gaizkiulertuak gehiago izatea errazten du. twitter bidez jarraitzen banauzue, jakingo duzue bertsozalea naizela, bertsoeskolan saiakera bat edo beste egindakoa, baina bertsozalea (a.k.a. bertsolari frustratua), ba gaur bati argumentatzen, jarri naiz pentsatzen bertsolari frustratu izan arren, ez ote dudan barneen dudanean (hitzean) bertsolariaren atzetik aurrerako sistema hori tatuatu.

Comments

]]>
Sun, 15 Nov 2009 01:24:12 +0100
oroitzapenak http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/11/14/oroitzapenak http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/11/14/oroitzapenak badut lagun bat (agian banuen esan beharko nuke, baina ez doa kontu honekin) ETA erakunde armatuaren ekinaren aurka klarki posizionatua dagoena (ta zegoena), ta klarki diodanean esan nahi dut democrata-de-toda-la-vida moduan. kontua da erakunde armatuak atentatu dexente egiten zituela garai hartan, ta bat oso-oso presente zegoela hitz egin genuen kontuaz. akusazio tonu bat edo zuen (benetan sakonki aztertzeko kontua da azken hau, aluzinantea da entzun dezakeena ezker abertzalearen barneko edo inguruko batek momentu muturrekoetan), eta gogoan dut nola nik esaten nion duda izpirik gabe botere errepresentazio bat zela, eta horrek esan nahi zuela su-etena gertu zela. alegia, horrenbeste horrorizatzen zuen horrek esan zezakeela zitekeena zela inoiz gehiago ez horrorizatzea. disparate moduan hartu zuen nik esana, ta su-etena etzen askoz beranduago iritsi. "ikusten? esaten nizun" planean begiratzeko gogoa emango luke horren gauza serioetaz ariko ez bagina.

egun hauetan anekdota hori ongi presente dut, ez horrenbeste erakunde armatuaren ekinagatik (bistan da), eta beldurra ematen badu hau jartzeak ere, esperantza, itxaropena usaindu eta sentitu, ikusi eta dastatzen dut leku guztietan. denon buruan dago, denon ahotan dago, badirudi oraingoan baietz.

ausartuko nintzateke esaten (beti esan izan baitut gatazka politikoen analisi eta konponketa asko gustatzen zaidala eta horren inguruko zerbait nahiko nukeela egin) esperantza burbuila hau apurtzen bada, apurtzen duenak garesti ordainduko duela, euskal herrian behinik behin. eta badaude batzuk burbuila apurtzen esfortzu asko jartzen ari direnak azkenaldian, metodo ez ortodoxoekin daudenak gobernatzen gainera, hori ere esan behar baita.

ia zer dakarkigun etorkizunak. ni behintzat hauek baino ilusionatuagoa nago

Comments

]]>
Sat, 14 Nov 2009 22:51:31 +0100
system failure http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/11/09/system-failure http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/11/09/system-failure batzutan halakoak gertatzen dira, ta azken asteburuan bertsolaritzaren espresio kontzentratu jendetsuenean eman da. jakingo duzuenez, semifinalen lehen fasea ari gara bizitzen, baina flashback bat egin behar dut.

final laurdenetako azken saiotik bueltan ginela, kotxean eztabaida antzeko animatu bat izan genuen euskal kultura zela eta etzela. gehienean esan daiteke nik eta beste batek akaparatu genuela atentzio gehien. nere postura blog hau ikusita nahiko erraza izango zaizue asmatzen, gai rekurrentea baita, ta bestearena ba bueno, ofizialista-edo dei diezaiokeguna.

orain gatozen bueltan azken astebukaera hontara, saioetara joan ez baina entzuten saiatu zaretenek jakingo duzue gatazkatsua izan dela, egun batean argia joan eta bestean info7k arazoak izan baitzituen. kasualidadez, hor zebiltzan bergaran larrabetzu.orgeko kideak grabatzen eta koskakoek izan zuten gasteizekoa grabatzeko aukera.

kultura, jabetza eta berriro eztabaida. espainiar kolonialismoaren irrati telebistak txungoak izateaz gain esaten dutenean, ez du materiala liberatzeko ohitura oso errotua, eta gainera larrabetzu.orgen salatu dutenez eurena ez den materiala erabili arren ez omen dute aitortzarik egin, materialak duen copyleft lizentziak norena den (kasu hontan nork grabatu eta eskegi duen) aitortzea badakar ere.

eta honekin denarekin eztabaida piztu zitekeela-eta (interesgarria izango zena nere ustetan) honako hauxe idatzi dute.

durangoko azokan musikherriak bere standean jarri ohi duen musika deskargatzeko aukerarekin eta holako kasualidade ta zorioneko gertakariekin eztabaidan sakontze bidean joan gaitezke, ia zer dakarkigun denborak.

Comments

]]>
Mon, 09 Nov 2009 17:52:13 +0100
amets pornografikoak http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/11/09/amets-pornografikoak http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/11/09/amets-pornografikoak ametsen kontua nere imaginarioan horren rekurrentea izatea ez da kasualitatea, askotan jausten bainaiz ametsen erresuman (ze demontregatik juntatuko nituen amets eta erresuma esaldi berean?), gainera egiten ditudan gauzetatik behintzat erdiak ametsengatik egiten ditudala esango nuke, eta beraz, ametsek nere bizitzan garrantzia berezia dutela esan daiteke.

asteburu hontan beroaldi latza izan dut, ta ezin nuenez atera (hala da, ez dut arrasatetik edo altsasutik ibiltzerik izan), ba kanpaijotzeari ta ikasteari (aitzakia gutxi nun bestela... ta noizpait hasi beharra nun, ala?) eskeini diot nere denbora.

ikastearen zatia aspergarria denez (jeje) besteaz arituko naiz. ez naiz gehiegi ibiltzen web pornoetan-ta, baina lagun batek noizpait komentatu zidan batekin gogoratu nintzen, cam4. web honen kontua da jendeak webcama jar dezakeela besteek ikus dezaten, edo besteek jarritakoa ikus dezakeela, txat bat du emititzen ari den bakoitzak, ta honen bidez ikusi nahiko zenukeena eskatzeko aukera edo nahi dezunerako aukera ematen zaizu. pagatu egiten badezu (ez detena gomendatzen, baina aukera bat da), lokalizazioa sartzen da, ta zure ingurukoa dela dioen jendea bakarrik bilatzeko aukera ematen zaizu hori bada nahi dezuna.

bale, honaino azalpenak. ta zertara zetorren hori guztia?

ba denak du lotura, blog hontan pornoari buruzko testu ezberdinak daude, baina honetarako bereziki hau interesatzen zait, ta ameslariaren kontua nioen agian ameslariegia naizelako interes komertzialak enoratzen (dirua ematen baitiote bisita gehien duenari, ta horrek konpetentzia zikina indartu), baliteke, baina holako webek norabide askotan joan daitekeen sorkuntza ahalbidetzen dute, estatu txiki bat pornoaren ikono bihurtu ta denok horkoak garela esaten badugu, gure artean esperimentatu eta ikas dezakegularik, euskal porno antiheterosexistaren inguruan interesatutakoen komunitatea bilduko duen gune esperimental bilakatzen, momentuan sortu eta desagertuko den esperientzia lantzen gainera.

agian ameslariegia naiz, baina ilusionantea da.

Comments

]]>
Mon, 09 Nov 2009 02:42:16 +0100
amaierak http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/11/02/amaierak http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/11/02/amaierak jakina da "los ladrones van a la oficina" telesaila gustoko dudala. gaur bertan agertzen den aktore bat hil da, jose luis lopez vazquez, suediarren atzetik babeatzen egin bazen famatu ere, txokotxo bat merezi duena noizpait "escabeche" izatea erabaki zuelako. lapurrei lapurtzen zielako, legea borrokatzea gauza zoragarria egiten zutelako. egitan, serie hori "el principito" bezala da, irakurtzen den aldiro modu ezberdinean ikusten da...

Comments

]]>
Mon, 02 Nov 2009 22:46:05 +0100
dum-dum http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/10/29/dum-dum http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/10/29/dum-dum dum-dumi lotu naiz, sutsuki, gogor lotu ere, dum-dum bihotza taupaka denean da, dum-dum dena suntsitzen duena da, dum-dum pasioek gidatuta ekiten duena da.

izaki deserrotuak erroak behar dituen moduan lotu naiz, ta hor darrait, deslotuko ez nauenaren segurtasun gabe, indar guztiekin besarkatzen, nire bizitzaren zutabe ezinbesteko balitz bezala, zutabe ohikoa, beste asko eta asko bezala, baina atentzioz belarria irekiaz gero hor jarraituko dugu entzuten gure musika maitatua, dum-dum, dum-dum, dum-dum... bil gaitezen gure baitan, bihur gaitezen suzko.

Comments

]]>
Thu, 29 Oct 2009 10:45:40 +0100
hp renew ixtera doa! http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/10/23/hp-renew-ixtera-doa http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/10/23/hp-renew-ixtera-doa ebayen bazen txoko bat apurtutako HP produktuak konpondu ostean salgai jartzen zituztena, prezio nabarmenki merkeagoan, teknologiazale garen baina ekonomikoki gaizki gaudenontzat aukera ezinhobea zen hainbat eta hainbat gauza eskuratzeko. nere adkisizioa, ipaq 114 bat, ia iritsi berritan, eta emozioa oraindik joan ez zaidanean, txoko hori ixtera doazela jakitea tristetzen nauen berria da (gainera pentsatu nuen gauzak ondo joanaz gero hortik etor zitekeela ordenagailu berria. baina beste biderenbat aurkitu beharko diot, azaroan bait dira azken gauzak saltzekoak.

Comments

]]>
Fri, 23 Oct 2009 14:40:21 +0100
ostentazioa http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/10/22/ostentazioa http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/10/22/ostentazioa bakarrik bidaiatzeko ohitura dut, normalean mp3ak edo PDAk lagunduta, kontua da kalea kristaletik bezala ikusten dudala, 3-d zinean banengo bezala, parte baina arrotz.

eta duela egun batzuk autobusean andre batek deitu zidan atentzioa, munduko modu horteroenean zeramalako ferrariren kamiseta bat. eta jarri nintzen pentsatzen, ze mania dagon (eta D&Grekin gogoratu nintzen) marka batzuk daramatzazula erakusteko, ezertara ez badator ere, working class elitea sortzeko edo jakintzazu, arrotz sentiarazten naute joera hoiek, kutrea delako dirudun bat horrelako memelokeriekin ibiltzea, baina ia dirurik ez duen bat dolze & gabana markarekin ibiltzea (akats ortografikoek faltsua dela iradoki nahi dute) oraindik kezkagarriagoa da, publizidadeak horren bortizki markatu dizkigu hitz batzuk, haiei lotuta uste dugula gehiago garela, klase gehiago dugula.

esaten zuten flechazosek "el estilo no se compra, se que tu nunca podras entenderlo" diruaren mugetatik haratago dagoelako duintasuna, eta ez hain justu ferrariren kamiseta bat eramatean.

Comments

]]>
Thu, 22 Oct 2009 11:20:25 +0100
gorroto ditut ubunturen inkonpatibilidadeak http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/10/20/gorroto-ditut-ubunturen-inkonpatibilidadeak http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/10/20/gorroto-ditut-ubunturen-inkonpatibilidadeak edo nere inkapazidadeak. arranke dual bat jartzera behartua egotea PDA sinkronizatzeko bakarrik...

baina bueno, berriro xp instalatzera, ze egingo zaio...

ordenagailu berriago bat nahiko nuke, 9.10ean hau egitea errazagoa litzatekeela pentsatzeko (bai, ezta?)

joder, hontaz beti negatiboan idazten det, noiz demontre lortuko det behingoz sinkronizazio gogaikarria?

tray icon fartsa bat da?

Comments

]]>
Tue, 20 Oct 2009 10:36:39 +0100
GARAn aurkitutako altxortxoa http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/10/19/garan-aurkitutako-altxortxoa http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/10/19/garan-aurkitutako-altxortxoa Abelin LINAZISORO I Aktore eta idazlea
EUDELeko lehendakariari

Hemen umiliatuak eta irainduak alde batekoak dituk. Beti. Eta Gobernuak jipoituak eta erailak? Inoiz ez. Hire herriko Joxi eta Joxeanen lagunak eta familiakoak hilerrian jipoituak izan zireneko hura zer da orduan?

Ezagutzen gaituk, Jokin. Garai hartan ikastolen koordinakundeko erantzuleetako bezala ezagutu hindudan eta nire xalotasunean uste izan nian abertzalea hintzela, eta hara non ikusi haudan Rodolfo Aresi bostekoa ematen erabat irribarretsu. Euskal preso politikoen argazkiak kaleetatik gorroto biziz kentzen ari denarekin bat eginda, alajaina! Hik ondo dakik garai hartan, Buesaren euskararen kontrako politikari jarraituz, PSEren estrategia ahal zenik eta ikastola gehienak desagertzea izan zela, eta zenbait herritan lortu zutela, tartean Zumaian, eta gaur egungo politika ere, hik ondo dakian bezala, euskararen kontrakoa dela, zeren jende honek elebitasuna nahi duela dioenean, hemengo erdaldunak euren espainol ederrean hitz egiten jarrai dezatela esan nahi ditek, euskara betiko lau katuek erabiltzera mugatuz, jakina, pentsatu gabe elebitasunak erdaldunak euskara ikastera behartzen dituela. Baina goazen harira.

Argazkiko irribarrea ez litzateke ezer izango politikaren zirrikituak agindutakoa soilik izan balitz, bazekiagu diplomaziak askotan etsaiari eskua ematera behartzen duela, baina hire kasuan irribarrea benetakoa ote den susmoa hartzen zioat eta hori bai dela benetan penagarria! Hire hitzetan «kartel onena inprimatzen ez dena» duk, eta «pankartarik onena jartzen ez dena». Hona hemen Franco berpiztua! Hik ez al dakik adierazpen askatasuna lege faxista guztien gainetik dagoela? Zer egingo ote zenukete zuek, Ares eta hitaz ari nauk, Irlandan inoiz inork ukitu gabeko IRAren aldeko mural erraldoiak dauden modukoak norbaitzuk hemen hemengoen alde halakorik egin eta poliziaren eskuetan eroriko balira? Fusilatu? Baita ere diok legez kanpoko pintaketak eta kartelak terrorismoaren biktimak iraindu eta umiliatu egiten dituztela. Ederki lagun. Hemen umiliatuak eta irainduak alde batekoak dituk. Beti. Eta Gobernuak jipoituak eta erailak? Inoiz ez. Hire herriko Joxi eta Joxeanen lagunak eta familiakoak hilerrian jipoituak izan zireneko hura zer da orduan? Txiki Paredesen lagun eta familiakoei, hauek ere hilerrian zanpatuak, egindakoarekin ados hago? Joseba Asensioren gorpua zeraman hilkutxa familiakoei poliziek eskuetatik kendu zieteneko hura gogoratzen al duk? Ez? Eta Poliziak hil zituen Jauregi (Eibarren), Zabala (Hondarribian), Zabaltza (Intxaurrondon), Barandiaran eta Rosa Zarra (Donostian), German (Iruñean) eta abarrek ez al dute merezi askatasunaren aldeko borrokalari bezala publikoki onartuak izatea? Ez? Sistema ustel honen kontrakoak zirelako? Eta hauen senitartekoak ez al dira umiliatuak eta irainduak izango hori lortu arte? Gogoratzen al duk Tolosa, hire herria, erpina zen «Triángulo de la muerte» zeritzan lurraldean zenbat eta zenbat lagun hil zituzten Batallón Vasco-Español-ek eta Triple A-k? Lezon eta Ondarroan BVE-k hildakoez ere ez dakik ezer? Eta komisarietan eta kuarteletan torturaz hildakoez ere ez? Eta kontroletan metrailatutako jende arruntaz ere ez? Hauen familiartekoek ez al dute ahotsa altxatzeko eskubiderik? Irainduak eta umiliatuak? Nortzuk? Eta banketxe ziztrin bateko kutxa erretzeagatik lau, bost sei urteko kartzelako kondena betetzen ari diren gazteek eta euren familiakoek zer esan behar dute? Eta nahiz eta Ertzaintzaren furgonetari koktelik ez jaurti, eta lekuko pila bat izan frogatzen zuena gaztea gertaeratik oso urruti zegoela, urte pila bateko kondena eman zioten errenteriarrak zer dioen ba al dakik? Erakunde armatukoak izan gabe ETAko bezala kondenatuak eta kartzela jasaten ari diren hainbat eta hainbat lagun nola sentitzen diren ere bai? Edo benetako bake bila ibiltzeagatik kartzelatuak izan direnak edo atxilotu berri duten ezker abertzaleko zuzendaritza? Hik ez al dakik elkartzeko eskubidea demokraziaren zutabe nagusietako bat dela? Irainduak eta umiliatuak? Zer esan behar dugu, orduan, Francoren garaian eta Franco hil ondoren torturak jasandako milaka eta milaka lagunek? Torturaren zulo beltzean 70, 90, 120 edo 150 ordu sartuta egotea zer den ideia zipitzik ere ez izatea kontu bat duk, eta beste bat, oso desberdina, ez jakin nahi izatea. Jakin ezak torturatuok bizi osorako torturatuak izaten jarraitzen dugula, eta asko eta asko bizi osorako fisikoki kaltetuak geratu garela. Guk ez al dugu justizia eskatzeko eskubiderik?

Esaldi hau ere: «Instituzioak konponbideak emateko gaude; ez inor gogaitzeko», esan omen huen. Ba, jakin ezak gu gogaituak eta irainduak ez ezik, nazkatuta ere bagaudela hi bezalakoekin. Gaizki habil, lagun. Pena ematen didak. Aholku bat emango diat: Esaizkiok lau egia Ares hire adiskideari. Bat: Demokrazia batean ez dela onartzen torturapean ateratako aitortzarik eta, beraz, horren arabera kartzeletako gehiengo handi bat edo ia denak kalean egon beharko luketela. Bi: Auzitegi Nazionala deritzan tribunala Francoren garaiko TOP berbera dela (honelako tribunalak alemaniar nazien garaian eta haien kolaboratzaile izan ziren nazioetan zeudean) eta bere helburua ez dela justizia egitea, euskaldun (edo kataluniar edo galiziar) independentistak, akusazio faltsuak bilatuz, zigortzea baizik. Hiru: Presoaren zigorra kartzela dela, eta kartzelaren barruan bere askatasuna izan behar duela, ikasketak egiteko eta abar, eta zigor hori betetzear dagoenean, ezin dela lege berririk ezarri kondena luzatzeko. Hori mendeku miserablea besterik ez duk. Eta lau: Gaixotzen den presoak lehenbiziko egunetik egon behar duela medikuaren zaintzapean, behar dituen sendabideak har ditzan. Hiri normala iruditzen al zaik hainbeste preso politiko hiltzea espainiar kartzeletan? Eta hainbeste urte luze egotea gaixoturik? Behar zuten tratamendua lehenbiziko egunetik hartu balute, ez al ziren sendatuko? Zein da heriotza horien eta gaitz sendaezin horien erantzule?

Hitz egin ezak presoen senideekin, horretarako ez duk oso urrutira joan beharko, ezta? Eta esaiok Aresi familiartekoek presoen argazkiak erakusten dituztenean, ez dela goraipatzeko eurek egin bide dutena edo ez dutena egin, beren egoera penagarritik ateratzeko baizik. Euskal Herrirantz hurbildu ditzaten, sendagileen zaintzapean egon daitezen, pertsona bezala tratatuak izan daitezen. Bueno, baina agian, hau guztia bazekik Aresek, eta hik ere bai, ezta lagun?

Comments

]]>
Mon, 19 Oct 2009 09:19:14 +0100
opera ya! (hasta la limusina siempre!) http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/10/18/opera-ya-hasta-la-limusina-siempre http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/10/18/opera-ya-hasta-la-limusina-siempre nazkatzen naute erreferente zakarrek, marxismoaren espresio matxitoek, euskal erresistentziaren sektore herra hutsezkoek, rutinarioek. aspaldi esaldi bat asko esan ohi nuen, esaten nuen begi bat euskal herrira ta bestea mundura begira nuela, erreferente nituenetatik ikasteko, eta hemen lantzeko bide hoiek. aspalditik ditut gertukoak sentitzen komunikazioaren gerrilla, hacktibismoa, autonomia operaia eta horren ildora sortuak, "mugimendu antagonista" deitua izan dena, queer mugimendua, eta askapen sexualerako fronte kañeroak (euskal herrian medeak taldea espresio ezagunenetakoa dutena)

irudimena lantzen duten erreferenteak dira gehienean, ta irudimena lantzen ez dutenak ortodoxiatik ihesi doaz, margenetan kokatuak daude, mugekin jolasten dute, kontrabandistek bezala.

kulturaren inguruko hizketaldi bat izan nuen duela gutxi, kulturaren berrelitizazioaz aritu ginen zehazkiago esateko, ta konturatu nintzen zein arroztua (arrotztua) ditugun espresio batzuk, ez dagoela argi guk edo haiek markatzen duten muga, ea gu garen espresio hoietara iritsi nahi ez dugunak edo haiek diren automasturbazioa edo klase masturbazioa nahi dutenak, gu (klase prekarioa) espresio hoietatik baztertuaz.

bada garaia betiko zirkuluetatik irten eta leku berrietatik edateko, borroka molde berriak lantzeko, gune berriak inbaditzeko, eta haiek gureetara ekartzeko, elitizazioaren kontu honekin altxor asko goazelako galtzen beldurrengatik edo klase kontradikzioak sortuko dizkigulakoan, edo bide batzuk desaktibatzen "bigunegiak" direlakoan (komunikazio gerrilla, subvertisinga edo itziar zigak komentatzen duen moduan martxoak 8 batean leioako fakultate bateko sarrera alu erraldoi batekin tapatu eta denak hortik sartzera eramatea kasu) asumituak ditugun bide batzuk baino efektiboagoak izan daitezkeenean eta iristeko ahalmena biderkatu dezaketenean.

opera ya!

Comments

]]>
Sun, 18 Oct 2009 12:42:03 +0100
garaipena http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/10/16/garaipena http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/10/16/garaipena lagun batek cd bat pasa dit, ta cd hortan kantatzen dunetako batek bere aurreko grabazio batean esaten zuen borroka kantak tradizional bihurtu badira zerbait gaizki doala, azkenean berbeneroek bezala, esaten dutena ahazten baitu jendeak, kantatzeagatik kantatuaz.

hori diot askotan gauzak esaten ditugunean "berbenero" dirudigulako, "irabaztera goaz", "geurea da garaipena" ta holakoekin, ezpaikaude garaipenetik oso gertu. batzutan ohitura delako soilik, eusko gudariak kantatzea bezala.

baina neretzako gehiago da, nik diodanean "irabaztera goaz!" ezin dut modu monotonoan esan, herra puntu bat da, barru-barrutik datorren herra. eta horrekin esaten dugu irabaztera goazela, esanaz bezala gorrotoz blai utzi gaituenari ezin diogula garaipena gozatzen utzi, muturren aurrean lapurtuko diogula garaipena.

Comments

]]>
Fri, 16 Oct 2009 23:05:27 +0100
"conflicto politico" http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/10/16/conflicto-politico http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/10/16/conflicto-politico horrela irakurri dut "el pais" egunkarian, "conflicto politico". ez dakit zerk eraman duen idazle iluminatua espresio hori komatxo artean jartzera. ze nik kolore ezberdinetako uniformatu armatuak elementu jazartzaile nabarmentzat dauden leku bat bada, ta gainera erakunde armatu bat ari bada haien aurka, erakunde armatu boluntario eta jende xehez osatua, ez mafia militar mertzenario hoietako bat, gutxien gutxienik arazo bat badela pentsatuko nuke.

politico. aurrez aipaturiko elementu jazartzaileek atxilotzen dituzten pertsonek motibazio politiko argiak (lehen mailakoak!) dituztenean, atxiloketetaz hitz egiten polizia edo kriminologoa atera beharrean klase politiko guztia ateratzen denean, erakunde armatuak ere terminologia politikoa darabilenean eta honekin zerikusia dutenen aurka ekiten duenean, ta pertsona batzuk atxilo hartzen dituztenean politika egin nahi dutela dioten bitartean, boteretik baztertuak direnek komunean ikuspuntu politikoa dutenean, horri nik politikoa esaten diot.

agian jarriko zuten "conflicto politico" "intento de exterminio politico del pueblo vasco" esan zezaketelako, baina hori ez da tolerantea, ta haiek badira, tolerantea estatuaren tesiak defendatzea delako, zaldieroaren gizon jakintsuak egiten duen bezela.

beldurgarria da konstatatzea euskal herriko herri askotan dauden biztanleak baina gehiago direla ziega ilunetan herri honen askatasunaren alde borrokatzeagatik, kazetari batzuk "conflicto politico" jartzen duten bitartean.

Comments

]]>
Fri, 16 Oct 2009 09:42:04 +0100